Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asturu iz zoria.

Badirudi hori dela nire asturua (eta ez naiz batere kexu horretaz): halakoa naiz, jendeak gauza asko kontatzen dizkion horietakoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 99. orr.

Jainkoak emandako asturua behar dugu konplitu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 315. orr.

Zeregin handiagoak dauzkagu deika; menderatzailearena da gure asturua; behar zaio jarraitu: ausaz bide osoa egin ondoren berriz aurkituko dugu elkar.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 45. orr.

Lasterka doa interesatzen zaionaren aurretik; ez du bere asturua jakiten, igerri egiten du.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 295. orr.

Badaki beraz bere asturua nire eskuetan duela, eta, baldin baliakizun ahaltsu horiek geldiaraziko ez balute, ezinezkoa dena, ez dea begien bistakoa ezen haren jokabidea agerian jarri izanak eta zegokion zigorra hari betearazteak berehala kenduko liekeela sinesgarritasun oro haren hitzei?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 259. orr.

Ez dezaket suma bertzeren asturua erabakitzea baino deus izugarriagorik, eta berdin izutzen nau juje bat bezain zorrotz eta ama bat bezain ahul okasio honetan jokatzea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 521. orr.

Sinets nazazu, bizkonde, emakume bat hein horretaraino sartu delarik oskolean, bere asturuaren mende behar da utzi; sekula ez baita huskeria bat baizik izanen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 49. orr.

Asturuari astia eman behar zaiolakoan, ez nintzen presatu itzultzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 113. orr.

Nire gutuneko atal hori da orobat Volanges andereñoarentzat prestatua duzun eta nire jokabidearen arabera deliberatuko bide duzun asturuaz den bezanbatean zuk erraten didazunari eman diezaiokedan erantzun bakarra.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 196. orr.

Dela garaiaren zertzelada bereziengatik, dela asturu hutsagatik, egundoko jeinu-tropela batu zen mende hasierako Viena hartan, bai idazletzan, bai musikan, bai pinturan.  Berria - Kultura   2004-10-20

Amodioak zure oinetara narama; eta asturu onak zure ondoan jartzen nauelarik, nahiago duzu alditxartze irudi bat egin eta zure adiskideak asaldatu, nire ondoan gelditzera makurtu baino!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 230. orr.

Oso asturu ontzat hartu zituen Don Kijotek irrintzi haiek, eta handik hiruzpalau egunera beste irteera bat egiteko erabakia hartu zuen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 108. orr.

Sehiak berriro igan ziren betiere zalapartaka; eta nik, biziki hunkitua oraino, galdegin nien ea zein asturu onagatik gertatu ote ziren oraino iratzarririk.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 279. orr.

Hamaika urtetan hitzik zuzendu ez zion aitaren hiletara joateko asmoarekin, halako asturu gaiztoz non berandu heldu baitzen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 161. orr.

Oinazetan, harpeen geriza berreskuratzeko ezgauza, hareatza ezezagunean biluzik, ilargiaren eta eguzkiaren jolasen baitan utzi nuen neure asturu gaitza.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 118. orr.

Ordu arte, ez dezaket deus egin, asturura ez bada.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 361. orr.

Aditu ziren, ostera, kexuak eta errezoak, inoiz baino sarriago, ekaitzaren eraginez dena atzeratu behar izan zelarik, askok esan baitzuten ontzia madarikaturik zegoela, edo bestela asturuak kontra genituela, eta gure artean itzal gaiztoko baten bat ez ote zegoen zioenik ere bazen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 140. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

nire asturua (4)

bere asturuaren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus