Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adinkide 1 izond adin berekoa.

Gazte adinkide batek jarraitzen zion, eta neska gazte batek.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 266. orr.

Baita familia osoa ere, Roke adinkidea barne.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 15. orr.

Auzoak ez ezik adinkideak ziren Kaskagorri eta gure ama, urte berean jaioak biak ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 63. orr.

Adinkideak ziren biak, iraultzakideak, burkideak, eta, seguru asko, hainbat aldiz Frantziako Batzarretan Iraultzaren eta Arrazoiaren aldeko hitzaldi sutsuak egindako Jean-Baptistek oso gustura entzungo zizkion burkide hari azken orduan Iraultzaren aurrerapenak eta abantailak goresteko zuzendu zizkion hitz loratu eta kementsuak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 111. orr.

Garcilasoren antz handiagoa hartzen nion Azoríni, Somerset Maugham-ena baino, nahiz Azorín eta Maugham adinkide ziren.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 182. orr.

Sorterrian irakasten hasi nintzeneko urte haietan adiskide bat egin nuen ikaslagunetan izugarri maite; adinkidea nuen eta artean biok gazte sasoi loratu berritan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 216. orr.

Xabier Lete, Serrat, Benito, Llach, Bob Dylan, Laboa, Raimon... horiek guztiak adinkide ditut ia-ia: ni baino apur bat zaharxeagoak dira.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 88. orr.

Patxi Saez, nire adinkidea eta koadrilakoa hau ere, Lasalleren Donostiako barnetegira bidali zuten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 17. orr.

Gero deskubritu dut, nire adinkide guztiek hori entzun edo ulertu zutela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 20. orr.

Haurtzaroan Ixaskun eta biok oso maiz joaten ginen Goiara jostatzera; eta, era berean, gure adinkide (eta adiskide min) ziren Bego, Peru eta Markel Landatarrak gurera etortzen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 139. orr.

Garaikide izan ziren Quevedo eta Axular, ezen ez adinkide.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 30. orr.

Gerora beste maskara batzuk jantziko zituen eta, kasik adinkideak ere baziren lagun biek mozorro-dantzan bizi osoan segituko zutela esan liteke.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 26. orr.

Mende erdi inguru bizkarrean daramagun denok entzun diegu eraztunaren kontua gu baino zaharragoei edo are gure adinkideren bati edo besteri.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 25. orr.

2 irud/hed

Kidetasun estuagoa baitzuten beren artean zibilizazio adinkideek beren artean eduki ohi zutena baino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 107. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus