Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

astunkiro 1 adlag astunki.

Bonbardaketa hegazkinen prentsak, hiriak astunkiro zapaltzen dituenak, herri oso bat, zuku beltz baten gisan, bideetan zehar isurtzera behartzen duenean?  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 89. orr.

astu iz astuna denaren nolakotasuna.

Laburbilduz, gogora ekarri dut aparatu oso bat, bere astuntasuna eta, zalantzarik gabe, bere makineria bitxia trabagarriak izango direlarik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 155. orr.

Berak ez dauka tradizioaren astuntasuna; eta berak ez du osatzen denborarik gabeko liburutegia, ezta liburutegi guztien lekua ere; baina bera ez da, ezta ere, ahanztura abegitsua, hitz berri guztiei bere askatasunaren jardute-eremua irekitzen diena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 150. orr.

Begiak ikusi nizkion, astuntasuna sentitzen nuen oinen gainean, baina ez nintzen ukitzen ausartzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 136. orr.

Alde horretatik, barizeen sintoma nagusiak hanketako astuntasuna, nekea, karranpak, hanturak eta edema arinak izan daitezke.  Berria - Gaiak   2004-06-22

Iparraldeko herriak, berriz, atmosfera trinkoaren astuntasunaz jota, eta airearen erresistentziagatik hezetasunarekin hoztuta, askoz ere motelagoak izaten dira buruz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2750. orr.

Txakur emea etzan egiten da astuntasunez, eta begiak ixten ditu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 105. orr.

Astuntasunaren intentsitatea masaren eta bolumenaren, hau da, pisuaren eta erditik azalera dagoen distantziaren araberakoa denez, zalantzarik gabe ateratzen da ondorioz arintasun egoera dela nagusi planeta horretan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 391. orr.

Gazta parmesano batek usain lurrintsu pittin bat gehitzen zion ore egosien astuntasun hari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 323. orr.

Astuntasun handia sentitu zuen Fionnek, eta eseri egin behar izan zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 92. orr.

Ez nuen jada minik, astuntasun-sentsazio bat besterik ez sabelean.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 57. orr.

Siesta luzeegia egina banengo bezalako astuntasunarekin altxa naiz makalaren orpotik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 171. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus