Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Abere nekatuaren gorpua astunki abaildu zen, burua zulatu zion balak tona bat pisatuko balu bezala. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 15. orr.
Charlie ni baino lehenago iritsi zen herrixkara eta ziztu bizian zihoan elizako bidezidorrean barrena, baina galtzadarrietan irrist egin zuen eta ziplo erori zen astunki. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 84. orr.
Pentsamendu gaiztotik begiratzearren, eguneko argitan zutik eta astunki ibiltzen irudikatu zuen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 93. orr.
Ez eskuinera ez ezkerrera begiratu gabe, sofismei, erdizkako erantzunei eta iradokizunei jaramonik egin gabe, astunki erabiltzen zuen bere arrazoimena, ia basatiki, lainoturik barreiatzen zitzaion arte edo espazio hutsaren eta isiltasunaren ataria zen azken muga logikora iristen zen arte. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 140. orr.
Itzal eta oin-hots guztiak atzetik zituen segika, astunki aurrera eginez. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 158. orr.
Bisaia oinazea nuen alderat astunki jiratu... eta zapi odoldu hura ikusi nuen oinaren jiran. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 465. orr.
Aulkian astunki eseri eta ezpainei ausiki egin zien, garrasika ez hastearren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 219. orr.
Metelok, astunki eseria, ez zuen txintik esaten. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 58. orr.
Txakurra lasterka hasten da astunki mutilaren atzetik. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 123. orr.