Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zirkunstantzia astungarri bat, hamaikagarren mendean, bi kristau-gizarteen indar eta perspektiba erlatiboen bat-bateko, ustekabeko eta egundoko alderantzikatzea izan zen, kapitulu honen aurreko atalean ohartarazi duguna. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 224. orr.
Engoitik, bortizkeria kasuak bikotearen baitan gertatzea astungarritzat hartuko du legeak, ez aringarritzat orain arte bezala. Berria - Euskal Herria 2006-03-24
Marinel haiek, haize ona zenean, sare baldar bat eraisten zuten, zeinak zurezko buiak baitzituen eta astungarritzat harriak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 129. orr.
Aldiz, Urtizberearen kasuan, erailtzen ahalegintzeagatik ezarri beharreko zigorretan txikiena jarri dio epaileak San Clementeri, akusazioak ez baitzuen epaiketan inguruabar astungarririk aintzat hartzeko arrazoirik eman. ETC-prentsa Berria, 2012-02-18
Araudi berriaren izapideak 2009an hasi ziren egiten, eta, hasieran, heriotza zigorra ezartzeko asmoa zuten "inguruabar astungarriak" dituzten homosexualei dagokienez, besteak beste "berrerorleei", baina, azkenean, kartzela zigorra bakarrik ezarri dute gehieneko zigor gisa. ETC-prentsa Berria, 2014-02-23
Arau-haustea kualifikatzen duen egitateari edo inguruabar astungarri bati buruzkoa bada okerra, orduan, egitate edo inguruabar hori ez da aintzat hartuko. ETC-zientzia, zuzenbidea Zigor Kodea, (Alexander Contreras, César Gallastegi, Aitziber Irigoras, Jon Landa, Anjel Lobera, Rafael Sainz de Rozas, Andres Urrutia, Esther Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2004
Eta ez zion balio gezur hura errukizkoa zela esateak, xehetasun hura inguruabar astungarri gertatzen baitzitzaion, aringarri gertatu beharrean. ETC-literatura, saiakera Haragiaren gauak eta egunak, Joan Mari Irigoien, Elkar, 2009
Arau-haustea kualifikatzen duen egitateari edo inguruabar astungarri bati buruzkoa bada okerra, orduan, egitate edo inguruabar hori ez da aintzat hartuko. ETC-zientzia, zuzenbidea Zigor Kodeari buruzko Lege Organikoa, IVAP/IZO, 2004
ZKren 92. artikuluak berrerortzea inguruabar astungarritzat hartzen du. ETC-zientzia, zuzenbidea Zigor prozesu adierazlea, Katixa Etxebarria, Ixusko Ordeñana, Josune Perez, UPV/EHU, 2007
Pazienteen, haien senitartekoen edo hirugarrenen aurrean halakorik egitea inguruabar astungarritzat jotzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea Bioetika eta etika medikoa medikuntzako ikasleentzat, M. Isabel Marijuan Angulo, EHU/UPV, 2016
Beste lege-sistema batzuek inguruabar astungarri gehigarri gutxi batzuk baino ez dituzte aurreikusten, zigorren maila aldatzen dutenak. ETC-entziklopedia Droga-trafiko, Wikipedia
Era berean, biktimaren adina inguruabar astungarritzat jo daiteke. ETC-entziklopedia Sexu-delitu, Wikipedia