Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

astundu, astun(du), astuntzen 1 du ad astun edo astunago bihurtu.

Kanila ireki zuen, ur beroa bainera betetzen has zedin eta lurrinak bainugela astun zezan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 264. orr.

Gero, ekaineko arratsalde sargorietan, kiratsa lurretik gora altxatu eta lurrun atsitu batek astundu zuen eguratsa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 191. orr.

Baina nork astundu du berriro topikoa, nork astindu ditu Noren eta Toren artean beren tokia betirako hartua zutela ematen zuten hautsak, nork deskubritu du Jeronimoren sekretua, nork jarri du neska gaztea Labaingo bidean?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 29. orr.

Eguraldi ederra zegoen, baina hain zen lodia lokatza, ezen berehala itsatsi baitzitzaien gurpilei, feltrozko estalki bat balitz bezala, eta horrek ikaragarri astundu zuen kotxearen ibilera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 94. orr.

Sablé andrearen begiak astuntzen, ahoa dardarka hasten, bularra arnasbehartzen ikusi nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 318. orr.

Ibaitik zetorren lei-haize lehorrak arnasa astuntzen zidan, arindu ordez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 221. orr.

Gauzarik ezkutuenez hitz egin dugu, baina bihotza astuntzen zidaten eta oraindik astuntzen didaten gauzez ez dugu hitz egin oraindik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 344. orr.

Peter ere deseroso samar sentitu zen, burua astunduta bezala; soinu ozen batzuk entzun zituen, eta segituan begiratu zuen ingurura, baina bere doministikuak ziren.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 240. orr.

Beraz, bihotza astunduta, neronetaz ere argitasun handirik gabe, espazioren batean hedaturik edo isuririk edo pilaturik edo puzturik ez zegoena edota era horietako formaren bat hartu ezin zuena deus ez zela uste nuen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 221. orr.

Esnatzen naiz nire ametsen hizkuntza deszifraezinaren aurrean betazalak astunduta, mutu subkontzientearen hainbeste ordutako iharduera indartsutik erauzi ezin ditudan hitzen aurrean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 96. orr.

Horren kontra, horri ihesi ibiltzeagatik bide zaude horren nekatuta, horregatik bide zauzka horren harrapatua egunetik egunera astunduz doan neke izugarri horrek.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 17. orr.

Isiltasuna astunduz doa, baina Llumek badaki berandu dela dagoeneko gorde-bideak hartzeko.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 122. orr.

Irakurketa gehiegi astunduko luketen xehetasunetan sartu gabe, har dezagun gogoan behintzat, hots baten ozentasuna beste baten bikuna denean, bien arteko desberdintasunaren neurria 3 dB dela.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

orre hauetarik bat begitandu nahi baldin baduzu, imajina ezazu lau kiribil lodi, pitxar sabeldu eta astundu moduko bati eusten, honen buruan pegar klasiko delako bat duela, urna esaten zaien horietarik, anfora baten eta botijo baten uztartzetik sortua iduri.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 194. orr.

Basilea ezagutzeko gogoa baino, nire buru astundua lijertzeko premia nuen, eta loak ez bezala lagunduko zidan Basileako kaleetan usainez usain eta hotsez hots galtzeak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 212. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus