Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mendea: Eratostenes, matematikaria, astronomoa, geografoa, Alexandriako liburutegiaren zuzendaria; hark neurtu zuen aurrenekoz zehaztasunez Lurra. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 81. orr.
Antoine d'Abbadie d'Arrast, astronomoa eta Frantses Zientzia Akademiaburu izan zenak, euskal kultura lagundu zuen, bereziki Lore jokoak bere sakelatik diruztatuz. Herria 2004-09-30
Astronomoen ustez, berilioak duen ezaugarririk aipagarriena izar artean sortzen dela da. Berria - Gaiak 2004-08-19
Planeta horretan izotza ote dagoen da astronomoen zalantza nagusietako bat. Berria - Gaiak 2004-08-03
Klaudio Ptolomeo, geografoa eta astronomoa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 81. orr.
Astronomoak 'Lucy' diamante kosmikoa aztertzen ari dira. Berria - Gaiak 2004-02-17
Europako astronomoek, aristotelikoak zirenez gero, Aristotelesen Fisikaren jarraitzaileak alegia, izarrak aldaezinak zirela uste zuten: izarrak eter zeritzan substantzia ustelezin batez inguratuta zeudela eta finkoak zirela. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 140. orr.
Ahotsaren soinuak ere, era berean, ezaugarri desberdinak eta askotarikoak izaten ditu herri desberdinetan; horren arrazoia zera da, ekialdea eta mendebaldea bereizten dituen mugak lurreko nibelaren inguruan, munduaren goiko aldea eta beheko aldea banantzen diren lekuan, dirudienez berez nibelatutako zirkunferentzia moduko bat duela, astronomoek horizontea deitzen dutena. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2730. orr.
Frantziako astronomoek aurkitu zuten 4179 Toutatis asteroidea, 1989an, eta galiarren jainko horren izena eman zioten. Berria - Gaiak 2004-09-30
Hawaii, Kalifornia eta Texasen (AEB) dauden teleskopioei esker aurkitu dituzte astronomoek bi planetak. Berria - Gaiak 2004-09-02
Erudizio zabalean igeri dabiltzanei gehien kostatzen zaiena zera da, beren frogak gaiari dagozkion lekuan aurkitzea, eta, astronomoek bezala hitz egiteko, Eguzkiaren lekua aurkitzea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 278. orr.
Gobernuak, astronomoak bezala, urtekako neurketaz arduratzen dira, baita errepikatzen den urte-zikloaren artikulazioaz ere. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 71. orr.
Segidan Ptolomeoren teoriak esplikatu zizkidan, erraiten zidala nola astronomo greziarrak orbiten inguruko orbitetarat jo behar izan zuen -epizikloideetarat eta eszentriketarat-, planeten eta izarren mugimendu uste baino konplexuagoei behar bezala ihardesteko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 122. orr.
Bai Eudoxo, bai Hiparko, bai Ptolomeo -greziar astronomo handi gehienak, alegia- gogotik ahalegindu ziren eredu matematikoak eraikitzen, zeruko gorputzen mugimenduak azaltzeko, eta, azken batean, "itxurak gordetzeko"; hala zioen, behintzat, Ptolomeok. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 177. orr.
Arabiar munduko astronomorik handienetariko bat bihurtua zen al Khaiam. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 266. orr.
Erresuma Batuko Unibertsitate Irekiko astronomo talde baten ustez, gurea moduko beste 50 planeta egon daitezke beste eguzki sistema batzuetan. Berria - Gaiak 2004-04-02
Etxe zahar batzuk, hauetako bat Alfontso Jakituna errege astronomoaren garaian jasoa; eliza dotore samarra, zaldalearen gordetegi bilakatua; ibai polit biak, Oria eta Araxes, hauxe ukan dut nekearen ordain guztia. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 176. orr.
astronomo talde batek (7); dute astronomo (4); nazioarteko astronomo talde (4)
mikel susperregi astronomoa (15)
astronomoen arabera (8); astronomoen artean (3); astronomoen esanetan (6); astronomoen ustez (4); da astronomoen (3)