Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

astronomiko 1 izond astronomiari dagokiona.

Beste ziklo astronomiko bat, gizakia haren esklabo izan zelarik garai batean, urtaroen zikloa izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 322. orr.

Heldutasuna, baina, ez joera eta apeten araberakoa, baizik eta beren barne-muinekoa, lege astronomiko aldaezin modukoren baten araberakoa.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 122. orr.

Ondoren Maimonek esfera exzentrikoak aipatzen ditu, Ptolomeoren sistema astronomikoan argizagien mugimendu irregular batzuk azaltzeko balio zutenak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 252. orr.

Zoritxarrez, geu gara esperantza oraintxe bertan galtzen has gaitezkeenak, zoriontasun unibertsala lortzeko falta den denbora neurri astronomikoetan zenbatzen delako, eta belaunaldi honek ez du uste hainbeste biziko denik, hagitz desanimatzen ari dela nabarmen izateaz aparte.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 142. orr.

Egutegi astronomikoarekin erkatuz gero, kalendario zaharrak bazuen 80 eguneko hutsarte bat.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 31. orr.

Antoine Abbadiaren bizitoki eta behatoki astronomiko izandako etxearen inguruetaraino joan behar genuen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 137. orr.

Desegokitasun astronomikoek iraun egin zuten Julio Zesar astronomoen konklusioei diktadore-laguntza emateko egoeran egon eta "juliotar" egutegia sartu zuen arte, eta honek, zuzentasunera hainbesterainoxe hurbiltzen zenez, milurteko bat eta erdi baino gehiago iraun zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 74. orr.

2 behatoki astronomiko

Oroitzapen historikoen aldetik ere, ez zegoen gertutasun handirik: Franco eta Hitler elkartu ziren lekutik gertu geunden eta Antoine Abbadiaren bizitoki eta behatoki astronomiko izandako etxearen inguruetaraino joan behar genuen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 137. orr.

Munduko behatoki astronomikorik garrantzitsuenetako batzuk bertan daudelako egin dute.  Berria - Gaiak   2004-12-08

Erne Calar Alto behatoki astronomikoan bukatzen den etapan.  Berria - Kirola   2004-09-04

3 erloju astronomiko

Poliki-poliki Thomasek bere suhia Enperadorearen hornitzaile izendatzea lortu zuen, jaki kontuetan, eta Nikolak, aitaginarrebak emandako diruari eta laguntzari esker, denda berria ireki zuen, Azoka Plaza Zaharrean, pragatarren oroitza zenez geroztik, erloju astronomikoa dagoen plazan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 254. orr.

4 ikur astronomiko (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Bere ikur astronomikoa, zuzi edo gezi moduko bat duen zigor bat da. ETC-entziklopedia   28 Belona, Wikipedia

Lurraren ikur astronomiko estandarra zirkulu batez borobildutako gurutzea da. ETC-entziklopedia   Lurra, Wikipedia

5 nabigazio astronomiko (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Nabigazio astronomikoan, prezisio gehiena 0,1 mila nautiko bat suposatzen du (200 metro). ETC-entziklopedia   Sestante, Wikipedia

6 objektu astronomiko (corpusean ez dago; ETCn 63 agerraldi)

Ikertzaileen arabera, ez du ematen irrati interferentzia edo objektu astronomiko baten zantzua denik. ETC-prentsa   Berria, 2005-01-04

Objektu astronomikoa behatu daiteke inguruan sortzen duen fenomenoengatik, zuzenean ikusi gabe. ETC-prentsa   Berria, 2005-03-24

Objektu astronomikoaren izena M hizkiarekin hasten bada, Charles Messier astronomoak (1730-1817) katalogatutakoa izango da. ETC-prentsa   Berria, 2008-06-26

Zulo beltza dentsitate handia duen objektu astronomikoa da, eta ezerk ere ezin dio bere grabitate indarrari ihes egin. ETC-prentsa   Berria, 2008-04-16

Gainera, objektu astronomikoak teleskopioaren bidez ikusteko aukera izango da. ETC-prentsa   Berria, 2010-08-08

Orain arte, haien existentziaren froga bakarra beste objektu astronomiko batzuetan duten eragina zen, baina ez zen erabatekoa. ETC-prentsa   Argia, 2016-02-21

Objektu astronomikoen distirak oso intentsitate desberdinen artean mugatuta daude. ETC-zientzia, zuzenbidea   Orienta ezazu zeure burua zeruko esferan, Danel Madariaga, UEU, 2006

Planeta izar baten edo hildako izar baten inguruan orbita egiten duen objektu astronomiko bat da, bere grabitazio indarrak oreka hidrostatiko biribildua izateko masa nahikoa duena, ez dena fusio termonuklearra egiteko bezain handia eta bere inguruko orbita planetesimalez garbitu duena. ETC-entziklopedia   Planeta, Wikipedia

Radar astronomia gertuko objektu astronomikoak objektu hauen mikrouhinak islatuz eta oihartzunak aztertuz behatzeko teknika bat da. ETC-entziklopedia   Radar astronomia, Wikipedia

Sestantea objektu astronomikoak ostertz zeruertzaren gainetik zein garaieran dauden neurtzeko erabiltzen den tresna bat da. ETC-entziklopedia   Sestante, Wikipedia

7 ostertz astronomiko (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Ostertz astronomikoa Lurrarekiko tangentea den planoak zeru esferan moztutako zirkulua dela egiazta daiteke. ETC-entziklopedia   Ostertz astronomiko, Wikipedia

8 unitate astronomiko (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Hori bai, 0,5 eta 10 unitate astronomiko bitartean egon beharko dute. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-05-10

Eguzki-sistemako oinarrizko neurketa-unitatea unitate astronomikoa da (UA), eta Eguzkitik Lurrera dagoen distantzia adierazten du. ETC-literatura, saiakera   Ia denaren historia labur bat, Bill Bryson (Ixiar Iza), Elhuyar, 2009

Angstroma eta unitate astronomikoa unitate eratorrien adibideak dira; hots, oinarrizko sortako unitateen (metro, kilogramo eta segundo unitateen) funrzioan definituak dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 1, Askoren artean, EHU, 2012

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus