Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Filolaosek astronomia eta kosmogonia aztertzen zituen, garai hartako pentsalari askok bezala. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 115. orr.
Haien greziar aitzindariekin horretan bat eginik, arabiar jakintsuak ere "alor anitzekoak" ziren: matematika, medikuntza, astronomia, filosofia, fisika. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 82. orr.
Astronomia, kosmogonia, kronologia, biologia, fisika, psikologia... txandaka guztiak hartu eta berregin ziren erlijio-irakaspen ezarriarekin bateraezinak ziren bideetatik, eta galera horiei bukaerarik ez zitzaien ikusten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 117. orr.
Zuk uste duzu astronomiari buruzko egiak inoiz aprobetxatu ahal izango ditugula? Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 172. orr.
Presokratikoen ahalegin ilustratua ukaezina da, ahalegin hori astronomiara, historiaren irakurketara -Herodotorekin- edo medikuntzara hedatu zela bezain ukaezina. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 33. orr.
"Mediku jauna, nik deus guti dakit medizinaz, baina astronomiaz bai, zerbait badakit, eta hala erraiten dizut ezen Paracelsok planetez dioena ergelkeria handi bat dela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 510. orr.
Baina enekin astronomia ikasketak egin zenituenean, eta horien aurretik matematikazkoak, haren prestakuntzarako hain beharrezkoak direnak, gero eta pozago sentitu nintzen zure adimen bikain eta berehalako ulermenagatik¸ eta matematikarako zenuen jaugina ikusita, horretan aritzeko askatasuna utzi nizun, zure etorkizuna horixe izanen zela jakinik. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 26. orr.
Indiar astronomiak historia luze bat dauka bere atzean, garai prehistorikotik gaur egunerarte datorrena. Indiar astronomiaren lehen aztarnak Indoko haranean edota lehenagoko garaian kokatu daitezke. ETC-entziklopedia Indiar astronomia, Wikipedia