Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta jakina, alboko mutila X izan, gero ilargia zapalduko zuen astronauta, eta X-ek auzoaren berbak ahantzi ez, eta ilargia zapaldu bezain laster: "Zorionak, Zakarias" berba misterioz beteak esan zituen, munduko pertsona bik bakarrik ulertuko zituztenak. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 72. orr.
Ahotik irten eta airean, Mir estazioko astronauta bat bailitzan, grabitatearen legeak oro desobedituz nola zihoan ikustea iruditu zitzaion. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 31. orr.
Xinak ere bere lekua nahi du izarbel-espazioan eta joan den astean bi astronauta igorri ditu aireetan barna, bost eguneko misione baten egitera. Herria 2005-10-20
Edwin Aldrin: Ilargian egon zen bigarren astronauta. Berria - Gaiak 2004-05-12
Ari nintzen, 1965eko udan, abestia nire gelan entzuten, eta spazio senza fine hartan nenbilela iruditu zitzaidan, leku etereo batean flotatzen astronauta baten moduan, eta nire aurrean, iluntasuna zipriztinduz, milaka izpi argitsu zeudela, izarrak eta planetak, asteroideak eta kometak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 13. orr.
Baina bromptona edan eta lo geratuko da, ahoz gora, kalenturarekin ihartuta, zientzia fikziozko pelikuletan loaldi infinituak egiten dituzten astronauta horien moduan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 198. orr.
Michael Foale astronauta estatubatuarra jabetu zen leihatilaren bakartze sistemaren drenatze mangerak zuloa zuela. Berria - Gaiak 2004-01-13
Esan nahi baita, une batetik aurrera, komunio kosmiko horren ondoren, mundu osoari besarkaturik ez baina mundu osoari begiratzen dion astronauta sentitzen naizela: arrotz, kanpoko, aparteko. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 104. orr.
Tristea da astronautak espaziontzi zuri eta polit horiekin batera desegiten ikustea; tristeagoa oraindik espaziontziak poliki-poliki lurreratzen ikustea, baina pilotuak hilda daudela jakinda, asfixiatu egin direla beren kabinetan lurreratu baino lehen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 429. orr.
Hiru astronautak hartu zuten atzo espazio estaziorako bidea. Berria - Gaiak 2006-03-31
Zeruan, astronautak espazioan ibiltzen hasi ziren, ontzietatik aterata. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 82. orr.
Banekien zientzialarientzat, astronautentzat eta mundu zabaleko erdi-kalean bizi direla uste duten mixiolari edo internazionalistentzat, lurra "planeta" zela eta ez besterik, den-denok senidetzen gaituen bizitoki globala; orain badakit nere lankide hiztegigileentzat ere hala dela. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 209. orr.
Soyuz-TML 4 ontzi barruan zihoazen hiru astronautek ez zuten, beraz, oztoporik izan Nazioarteko Espazio Estaziora sartzeko. Berria - Gaiak 2004-04-22
Bi misio horietan, astronautek ez zuten ardura handirik hartu hegaldiaren plangintzan agintzen zitzaien jaki zientifikoki prestatu baina ez oso gustagarriak jaten. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 35. orr.
Astronauten osasuna kontrolatzeko gai diren jantziak egingo ditu ESAk. Berria - Gaiak 2004-05-15
Bai, banekien nik guztiz bestelakoa izan zela Yuri Gagarin errusiarraren esperientzia, Lurrari bira eman zion lehen astronautarena, hark ez baitzuen, antza, espazioan Jainkoaren arrastorik ikusi. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 213. orr.
Astronauten adiskide mina zela esan zion nire alabari. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 31. orr.
Boninori aeronauta-astronauta naziek eginiko eskuerakutsia ezin zen uranioa izan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 261. orr.
astronauta bat (4); astronauta baten (3); bi astronauta (3); hiru astronauta (4); lehen astronauta (3)
bi astronautak (3); espazio estazioko astronautak (3); hiru astronautak (4)
bi astronautek (4); estazioko astronautek (3)