Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mareei buruzko liburu bat idatzi zuen orduan, eta beste hainbat lani ekin zion, kementsu; lan horietan guztietan nabarmena da igarle, konjurugile eta astrologo bilakatzeko Deeren grina. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 51. orr.
Zoaz orain jauregiaren pareko plazara eta eskain itzazu zure zerbitzuak astrologo eta igarle gisa. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 138. orr.
Bilakaera apetaz betetako prozesua da, eskuzabalki bizirik utzi baititu kreaziozaleak, astrologoak eta metereologoak ere. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 179. orr.
Hitlerrek berak ere kasu handiagoa egiten omen dio astrologoari bere kontseilariei baino. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 101. orr.
Orduan, azti, igarle eta astrologoei dei egin zien, ametsaren esanahia azal ziezaioten. Elizen arteko biblia Dn 2,2
Luisek heriotza-zigorra ezarri zion inguruan aholkulari gisa erabiltzen zuen astrologoetako bati, bete ez ziren -edo erregeren gustukoak ez ziren- iragarpen zenbait egin zituelako edo. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 32. orr.
Bat bederaren ezkutueneko esperantza eta ezkutueneko beldurren berri izateko, astrologoez eta barrendariez baliatzen ziren. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 51. orr.
Astrologo, konjurugile, azti, sorgin...in direla beren kabinetan lurreratu baino lehen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 58. orr.
Zeruan, astronautak espazioan ibiltzen hasi ziren, ontzietatik aterata. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 82. orr.
Bi misio horietan, astronautek ez zuten ardura handirik hartu hegaldiaren plangintzan agintzen zitzaien jaki zientifikoki prestatu baina ez oso gustagarriak jaten. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 35. orr.