Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

astrologia iz iz etorkizuna, gizakien izaera, horiengan argizagiek omen duten eraginaren bidez asmatzea helburutzat duen azterketa.

Komeni da gogoratzea, aldiz, lehenengo zazpi liburu "arkitektonikoen" ondoan, beste hiru azkenekoetan ere Errepublikaren amaiera garaiko ingeniari erromatar baten jardueraren alderdi guztiz definituak jasotzen direla modu erabat koherentean (hidraulika, kosmografia eta astrologia eta machinatio deitua, hau da, mekanika aplikatua eta makina zibilen nahiz militarren eraikuntza).  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 170. orr.

Bertako ikasketek ez omen dute unibertsitatekoen antzik, deabruak arte magikoa, astrologia edo nekromantzia bezalako gaiak irakasten omen ditu-eta.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 55. orr.

Bere jatorriko probintziako gobernadorea, astronomian, astrologian eta arau-liburuen interpretazio atsedenik gabean jantzia, xakelaria, poeta eta kaligrafo ospetsua: dena utzi zuen, liburu bat eta labirinto bat taxutzeko.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 77. orr.

Matematikari fina eta astronomiazalea, beti izan zuen astrologiaren, iragarpenen eta magiaren lurralde zingiratsuetara arrastan joateko joera; beti saiatu zen, gainera, astrologia zientziarekin ezkontzen, astrologiarentzat esplikazio zientifikoak aurkitzen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 51. orr.

Ezin dut serio hartu egun osoa astrologiazko aldizkariak irakurtzen eserita ematen duen norbait.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 165. orr.

"Dena zerbaitegatik da; kasualitatea ez da esistitzen"; hargatik dute eta izan dute erlijioak, astrologiak, mistika berritsuak eta amodio kosmikoak horrenbesterainoko sarrera eta arrakasta neska, andre eta atsoetan. une hartan bertan elurrak marmar moduko bat egin zuen haren ilearen inguruan, eta hala zirudien, malutek aura bat marraztu eta astrologia almanaketako erregina bihurtu nahi zutela, eta berak o!, zer txuri dagoen dena egin zuen hasperen, hor aurreko mendi horrek natazkoa dirudi.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 105. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus