Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Denak eskuetan, eta eskuak dardakadan, ganbarako leihoetako batera urreratu nintzen, eta hura zabaldurik, eguzkiaren goiera neurtzeko atondu nuen astrolabioa, horrexetarako da-eta, beste zeregin batzuk ahaztu barik, tresna miragarria. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 38. orr.
Ikusi nuen Pertsiako astrolabio bat; ikusi nuen, idazmahaiko kaxoi batean. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.
Hala, bada, burua galtzen hasi zen iparrorratzaren eta astrolabioaren artean, nahastuz oihaleria eta artilleria, mesana eta tisana. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 154. orr.
Astrolabioa eskuetan, kutxan neraman kaiertxoa hartu nuen, eta arkatza ere bai. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 38. orr.