Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
astrofisikari iz astrofisika aztertzen duen pertsona.
Fisikari, eta, xuxenago, astrofisikari prestu eta gogotsua zen bera, baina ilusioz peitua. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 84. orr.
Izan ere, Palo Altoko astrofisikariak 2001 SG506 izenaz bataiatutako objektu espazialak ez zuen asteroideen patata-itxura arrunta, diseinuzko tupperware ultramodernoarena baizik. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 95. orr.
Ospe handiko astrofisikari baten ustez, ordea, Sven gure atmosferaren orbita zehatz batean sar zitekeen jauziaren ondotik, eta, litekeena da, oraindik ere hor barna itzulika ibiltzea. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 32. orr.