Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zerurantz begiratu eta eguzki, ilargi, izar eta astro guztiak ikustean, ez eman amore, aurrean ahozpeztuz, haiek gurtzeko tentazioari, Jaunak zuen Jainkoak munduko beste herri guztiei utzi baitizkie jainkotzat. Elizen arteko biblia Dt 4,19
Sustrai bereko hitzak dira "ilargi" eta "hilabete"; miresgarriro hazten da, bai eta aldatzen ere; zeru-sabaian distiratsu dagoen hori ortziko astro guztien ikur da. Elizen arteko biblia Si 43,8
Atlas munduari eusten irudikatzen da historian, bera izan zelako, adimen-sendotasunez eta trebetasunez, gizonari eguzkiaren ibiliaren eta ilargiaren eta astro guztien iraulien arrazoien berri ekartzen saiatu zen lehenengoa. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3010. orr.
Bigarrena maila kosmikoa da, astroak kokaturik dauden esferena. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 19. orr.
Urtegaraiak eta astroen posizioak. Elizen arteko biblia Jkd 7,19
Hain da kaxkarra giza adimenaren izaera, non zeruko astroen jirabuelta espazialak, hain urrunekoak eta inportantzia gutxikoak eurak, ezagunagoak baitira gure ondoko irizpide moral garrantzitsuak baino. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 43. orr.
Gizonaren harrokeria ergela txit harritua geratuko litzateke ikusiko balu giza espezie osoa desagertu ondoren ere naturan ez dela ezer aldatzen eta astroen ibilera ez dela gelditzen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 260. orr.
Galileoren teoriak eta endelegatzen ez nizkion hitzak aipatu zizkidan: lege fisikoak, izarren, astroen eta gorputz guztien arteko erakarpen indarrak, eta antzekoak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 100. orr.
Ortzira eta bertako suetara jotzen dute eta lehenbizi sua airearen aura bihurtzen omen, hemendik euria eta euritik lurra sortzen eta lurretik atzera dena berritzen, lehenbizi ura, gero airea eta azkenik beroa, eta hauek etengabe omen dihardute elkarrekin mutatzen eta ortzitik lurrera eta lurretik munduko astroetara ibiltzen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 75. orr.
Noiznahi etortzen zitzaizkidan hitz haiek, bai: izan ere, astro brasildarra bezala, ni ere gelako ahate itsusitzat hartu ninduten umetan ikaskideek, hankokerra nintzelako; nik ere futbola festa bihurtzen nuen baloia hanketan nuenean, kazetariek egindako kronikak eta iruzkinak lekuko, ikusleen pozgarri; ni ez nintzen pattarrean ito, baina, bolada batean, maiz samar mozkortu [...] Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 237. orr.
zeruko astroak (3)