Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Shevirev doktoreak hitz eman zion han ez zegoela inor, baina berak bere begiekin ikusi zuen, hantxe, kantoiaren atzean, albo batera okerturik zeraman astrakanezko txano txiki batekin eta begi erne beldurgarriekin. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 195. orr.
Haien gainean hamabi kosakoak, biboteak erakutsiz, galako uniformea jantzirik: astrakanezko kapela, artilezko beroki zuria, larruzko galtzak eta larruzko bota altuak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 74. orr.
Aita beti gaixorik, astrakan-larruzko jaka luzea soinean eta puntuzko txapinak oin biluzietan, hara-hona gelan barrena, denbora guztian zinkurinka eta bazter batean zegoen listuontzi batera tuka. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 326. orr.
Soingaineko berde luze bat zuen soinean, astrakan-itxurako eskumutur eta lepo-anokiz, eta larruzko kapela obal bat buruan. buruan astrakanez forratutako txanoa, eta soinean jantzi luze iluna, izur zabalez apaindua, eta erabiliaren erabiliaz aski higatua. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 307. orr.