Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

astotxo iz adkor asto txikia.

Goizero, bere astotxoa hartu, barazkiz eta esnez zamatu, eta nonbaitetik Baionara etortzen zela erreparatu nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 303. orr.

Asto bat alokatu dut, bere gidariarekin, eta hau egi-egia da, astotxo ttikiak dira (ez, ordea, katu adinako ttiki, kontinentean esaten zenez), baina sendo eta jasangogor.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 130. orr.

Kondairak dioenez, Sendi Saindua Egiptora ihesi zihoala -astotxo batekin-, gurutzatu beharreko basamortuan ez zuten landare bakar baten babesik eta itzalik izan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 148. orr.

Behin, negu garaian, santua bidaian zen eta, gorputza ahul zuelako eta bideak latzak zirelako, gizon pobre baten astotxo gainean zihoan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 825. orr.

Hainbeste maite baitzuen Frantziskok arimen salbamena eta hain egarri baitzen lagun hurkoaren onaz, oinez ibiltzeko gauza ez zenean, astotxo baten gainean ibiltzen zen lurraldean zehar.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 243. orr.

Behin, astotxo baten gainean zihoan, gaixo baitzegoen, eta Borgo San Sepolcro herrixka aski jendetsua igarotzen ari zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 802. orr.

Itsasoaz bestaldetik itzuli zen garaian, Asisko Leonardo anaiarekin zihoala, nekeaz leher eginda, astotxo baten gainera igo behar izan zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 123. orr.

Mahastian lotzen du bere astotxoa, mahatsondoan bere astakumea; ardotan garbitzen du soinekoa, mahats-zukuan soingainekoa.  Elizen arteko biblia   Has 49,11

Gero Aingeruen Santa Mariara abiatu zen anai Leonekin eta gainean joateko astotxoa utzi zion gizon on batekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1095. orr.

Emakumeak ziren, batez ere, bainuetxean astotxoak alogeran hartzen zizkietenak inguruetako baserritarrei, mendialdiak egiteko ermitetara eta iturburuetara.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 96. orr.

Eta aurrera jarraitu zuten, eta nekazaria beraiekin, bere astotxoaren atzetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1078. orr.

-Santxo -esan zuen Don Kijotek- hiru astotxoren gainean hiru neska nekazari besterik ez diat nik inor eta ezer ikusten.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 126. orr.

Beti izan da astoa maitagarria eta mantso portatu dena: etxeko txikienek ere maite zuten astotxoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 338. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

astotxo baten gainean (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus