Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Astopito bat zara!", pentsatu zuen Joe informatzaileak komuneko leihoa irekiz. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 248. orr.
-Egiok trago eta ahantz astopito horretaz -eskaini zion Ttipik botila. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 21. orr.
Minor-i buruz entzun zuen apurretik Tomi iruditu zitzaion halakoxe gizona ematen zuela hark: tirano fanatiko horietako bat, besteei arauak eta legeak ezarri zalea, astopito santujale bat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 92. orr.
Ez nuenez, kontentatu nintzen pentsatzera astopito ezjakin haiek ez zirela inoiz gozatuko Amadisen abenturez. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 254. orr.
-Astopitoak ez besteak! Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 260. orr.
Otso odolzale madarikatuak! -oihukatu zuen Dominiquek gelan sartzearekin, borta hetsiz.-Edu, astopito zikina! Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 260. orr.
"Eskalatzen ari zaretela istripua gertatuz gero, aise atxikiko zaitu zu eta zu bezainbateko hiru", saltzaile astopitoak, Pantxoren sabelari begira. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 58. orr.
· Zakila esaten digu, pertsona zakila edo astazakila, astapotroa, astopitoa, kirtena, eta kirtenkeria, pitokeria eta abar. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 107. orr.