Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

astitsu izond aski geldia, arintasun gutxikoa.

Kristaltze-prozesua astitsua zenez, ontzi asko behar ziren, eta, azido klorhidrikoak metal guztiei erasotzen dienez, ontziok beirazkoak edo zeramikazkoak izan behar zuten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 247. orr.

Osasun-batzordeko ikuskatzailea ere gizon astitsua da, eta ziur etxean dagoela bera ere, baldin eta nonbaitera joan ez bada kartetan jokatzera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 216. orr.

Urrats astitsuak arrastaka, zerbait astuna garraiatuko balute bezala.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 95. orr.

Berorren aitaren irudi peto bat, zehatz-mehatz armaturik, burutik behatzetaraino, hara non zaien agertzen eta, hotsandiko ibileraz, larderia astitsuz hurbiltzen.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 41. orr.

Baserritarraren jitea zuen ibileran, urrats luze astitsuz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 63. orr.

Jatorrizkoarekiko baliokidetasunaz, berriz, epai bezate jakintsu astitsuek: ni, irakurleak gogatzearekin konformatzen naiz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 10. orr.

Big Lannie egunez joan ohi zen dama dirudun eta astitsuen etxera, gobada egitera, nola zetazko arropak hala lihozko zapi zuriak ikuztera.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 257. orr.

· Pentsa eta pentsa ibili zen, nare, astitsu, eta neska artean maite zuela ondorioztatu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 352. orr.

Alcira azaldu zen, laranjondoak fruituz beteta zituela, Jucar ibai sakon, emari astitsuzkoarekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 138. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus