Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

astirotu, astiro(tu), astirotzen du ad abiadura astiroagoa, makalagoa bihurtu.

Autoaren martxa astirotu nuen, piano baten akorde uhintsuak hobeto hausnartzeko.Berlinak bere martxa astirotu zuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 106. orr.

Aurkezpenezko lehen orriak begiratzen hasi nintzen, haietariko bakoitzean astiroturik arreta, esperientziaz baitakit hasierako orrialdeetan aurkitzen direla maizen xehetasun harrigarrienak: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.

Zaldien trosta astirotu zuen Noraren aitak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 40. orr.

Pequod baleontzian ez zen aspaldi luzean mugimendurik an-tzematen, eta zaldiek beren trosta astirotuaren hotsa belaontziaren eta moilaren arteko uraren txapla-txaplarekin egokitu nahi zutela ematen zuen, hain batera entzuten baitziren biak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 89. orr.

Trafikoa ugaltzen hasi zen aurretik, autoak astirotzen, eta autobusak ere abiadura gutxitu egin zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 82. orr.

Auretan zehar astirotzean, kolpea hozten baitzaio eta haren mezua ez baita sentimenera bero heltzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 271. orr.

Bat-batean, Imanolen aurpegikerea aldatu egiten da eta, berbak astunduaz eta astirotuaz, dino: [...].  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 84. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

martxa astirotu (3); trosta astirotu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus