Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

astinka adlag astintzen, astinduz.

Trena bafaka zihoan, intzirika, astinka, bihurgunetik bihurgunera, fantasmak bezala ilargi gabeko gauari atxikitzen zitzaizkiola ziruditen Istriako mendien artean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 69. orr.

Orduan, mingaina bagina sarreratik uzkiraino pasatzen hasi zitzaidan; ondoeza eragiten zidan gauza heze hark; xurgatu egiten zidan, mihia sartzen, eta nire mokorrak astinka hasi ziren nik agindu gabe, gora eta behera, mingain hura nire ipurdiaz arduratzen zen bitartean, dena txistuz blai eginez.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 26. orr.

Sei artaburuak kantuz zihoazen gurdibidetik, lizar ondora iritsi arte: bat-batean, ordea, amorruz beterik beso-astinka ikusi genituen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 32. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus