Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
astindutxo iz adkor astindu txikia.
Astindutxo batzuk eman dizkio orduan, eta azkenik piztu egin du. «Bizia lo», 2003 - 83. orr.
Jendeak txalo egin zuen berriro, eta Lockhartek jarraitu egin zuen, Harryri betaurrekoak sudurraren puntaraino jaitsarazi zizkion astindutxo bat emanez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 56. orr.
Irribarre egin zion Harryri, taldeak kapitainen atzean elkarren aurrez aurre jarri zirenean, eta bere barruan halako astindutxo bat sentitu zuen Harryk, bere ustez nerbioekin zerikusirik ez zuena. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 212. orr.