Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere burua gobernatzeko gauza ez diren adingabeko, gaixo eta zaharrak artatzea. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 56. orr.
Iaz, bi adingabeko exekutatu zituzten, bat Ameriketako Estatu Batuetan eta bestea Txinan. Berria - Gaiak 2004-04-07
Adingabekoak ginen bitartean, munduan agintzen duten indarren menpe geunden. Elizen arteko biblia Ga 4,3
Ululariak esan zuen ez neukala sartzerik, "goiko aginduak" zirela, eta epaiketetan ez zutela adingabekoek egoterik. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 207. orr.
Erabaki nuen adingabekoek ez entzutekoak entzun beharko zituztela areto nardagarri hartan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 211. orr.
Beste bost gazteek hemezortzi urtez beherakoak guztiak adingabekoen epailearen aurrean deklaratu beharko dute datozen egunotan. Berria - Mundua 2004-04-20
Adingabekoekin ezkontzea legezkoa ez den arren, Indiako andreen erdiak 15 urte bete aurretik ezkontzen dira, Adingabekoen poliziak ez du atsedenik ikerketetan; egunero desagertzen dira hamabost, hamasei, hamazazpi urteko neskak edo zaharragoak. Berria - Gaiak 2004-10-02
Argazkilariaren web orrian adingabeko nesken irudi pornografikoak aurkitu dituzte. Berria - Gaiak 2004-08-26
Aldundiarekin hitzartutakoaren arabera, Landalan elkarteko teknikarien betekizuna izango da foru erakundeen ardurapean diren adingabeko atzerritarrei jarraipena egitea. Berria - Euskal Herria 2006-02-08
Kurdistango alderdi politiko batek salatu duenez, Siriako agintariek gutxienez 35 adingabeko kurdu elektrizitatearen bidez torturatu zituen. Berria - Mundua 2004-06-23
Familiarik gabeko adingabeko etorkinak. Berria - Harian 2005-03-31
Horretan, emaztearen egoitza senarrarena da, eta seme-alaba adingabekoena aitarena edo tutoreena. oinordekoa adingabekoa den bitartean, esklaboaren pareko da, denen jabe izan arren. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 81. orr.
adingabeko atzerritarrei (3); adingabeko bat (3); diren adingabeko (3)