Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haren eragina astintzen saiatu izan garen arren, hortxe egon da beti. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 97. orr.
Aldizkako saiotan astintzen zuen haren bizkarra lehendakariaren elezko metrailetak. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 109. orr.
Eskuak astinduz eta malkoekin saritzen nau. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 32. orr.
Horietako bat hartu eta niregana dator, liburua buru gainetik astinduz, abaniko bat balitz bezala; saltoka dator, pailazoarena eginez. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 33. orr.
Burua astindu eta urdaiak zabaldu nituen. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 69. orr.
Une hartan, Poseidon agertu zen, Ulisesi gorroto zion jainkoa, itsasoetako erregea, lurra astintzen duena. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 24. orr.
Etelka Springerrek burua astindu zuen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 59. orr.
Adibidez, larunbatean, arratsaldeko laurak aldera, geltokiaren obretako oholezko espaloiaren muturrean jantzi urdin argiko emakume gazte bat lasterka ari zen atzeraka, barrez, zapi bat astintzen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 34. orr.
Tom hautatuen artetik eroria zen, eta ematen zuen haren erortzeak euren buruarengan zuten uste ona astintzen zuela, euren bizitzarako zituzten aurreikuspenei ezkortasunerako atea irekitzen ziela. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 35. orr.
Inoiz ez bezalako idazleak, nahiz oraingoz denei aski ongi etorriko litzaigukeen behin edo beste tradizioko gure idazleen liburuak apaletatik hartu, errautsa astindu eta esku artean erabiltzea. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 50. orr.
Zuhaitz gandorretan arratsalderoko dantza hasi dute abarrek, elkar astintzen. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 21. orr.
Herritik gertu, arrantzale batzuek errekaren ertzean eserita pasatzen zuten arratsaldea, beren kanaberekin, eta gobada egiten ari ziren emakumeek, zango biluziak errekan sartuta, arropa astindu eta abestu egiten zuten. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.
Ikusleen samalda ikara baten zutundu da, haizeak astindutako zuhaitz gazteak dira, gura dute higitu baina elkarren preso daude, zango barik edo zangoloturik. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 32. orr.
On Camillo korrika abiatu zen aldare aurrera, egunkaria aidean astinduz, baina Kristok ez zion hitz egiten utzi. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 116. orr.
Halakoetan, noiznahi, gure gogoak ezetza ematen dio adimenak eskainiari edo nahimenak eskatuari, eta gure gogoak adimena astintzen jarduten du, adijarduneko akatsa edo nahimenaren okerra edo oroimenaren hutsunea non dagoen argiarazi nahian. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 74. orr.
Zirrara bitxi batek astindu dio barrua gizonari, eta mezu argia igorri; inolako zalantzarik gabe jakin du sentimen berberak ukitu dituela biak une horretantxe, berak esandako hitz horien harira. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 115. orr.
Zegoen lekutik altxatu eta astindu egin zuen mutila ingelesak. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 133. orr.
Hegoak astintzeko indarra bildu, hala ere, eta aireratu egin zen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 15. orr.
Batzuk kamioi handietan pasatzen ziren bide bazterrak astinduz, beste batzuk oinez neguko abriguekin, lokatz artetik nekez. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 59. orr.
Abel zutitu, arropa astindu eta metro batzuk atzerago jarraiki zaio. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 14. orr.
Bi ordu sosegu oso-osoan egon zen, gero, ordea, bat-batean gure ahalegin guztiengatik ere ohean zutiturik oihuka hasi zen besoak astinduz izu laborri batek hartu izan balu bezala: Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 28. orr.
Alfonbrak astindu behar dira, errezelak ipini. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 45. orr.
Zirrara batek astintzen nau ahotik oinetaraino, lehendabiziko aldia baita aitak musu ematen didala ezpainetan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 49. orr.
Orgatxoak olana zuri bat zuen atzean, eta, haizeak astintzen zuenean, argitasunez eta hautsez betetako bidea ikusten zen; itsugarria zen argia. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 139. orr.
Trenak zubi handia igaro zuenean, ibaiko ur urdina atzetik abiatu zen, hura astintzera. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 5. orr.
Gure barrena astintzen duten indar asko jantzi litezke negarraren metaforaz. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 10. orr.
Bazterretik agurtu egiten dituzte eskuak astinduz, larruzko jakak besoetan zintzilik. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 48. orr.
Burua astindu du, gogoeta-mutur bat uxatu nahi balu bezala. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 32. orr.
Nanak buztana astindu, botikaz betetako ontzirantz abiatu eta miazkatzen hasi zen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 46. orr.
Eta, lurra gorrotatzen eta behin eta berriro maradikatzen nuela, ukabilaz jo nuen, kolpatu nuen eta astindu nuen, eskuak eta besoak mindu arteraino. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 99. orr.
Ardoak astintzen zion mihia, jakina. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 70. orr.
Eta lurrikara batek astindu dizu zentzua. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 166. orr.
Aspertu arte astindu zaitu, gupidarik gabe. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 27. orr.
Betazalak astindu zituen, miruak hegalak zelan, halaxe. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 105. orr.
-Zer nahi duzu, mutikoa astintzea? -galdetu zion aitak. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 52. orr.
Eta une hartantxe, berriro ere, zartako batek astindu nau. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 32. orr.
Gizonak egunkaria airean astindu zuen, euliak uxatzen balego moduan. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 50. orr.
Filosofiak irakurlearen eguneroko irudiak astintzen ditu, batez ere, haiekiko jarrera garbitzen duelako. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 15. orr.
Handik beste astebetera, ordea, beste itsasikara batek astinduko zituen. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 68. orr.
Printzeak zilarrezko kanpaitxo bat astindu, eta zerbitzaria etorri zen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 53. orr.
Baina pentsatzen jarriz gero, tren geltokietan painueluak astintzea baino agur esateko era politagoa zen inoren eskularruari tira egitea, hatzetatik xuabe, ume jaioberriek egiten diguten eran, ia konturatu ere egin gabe. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 14. orr.
Eta izarak, haizearen apatxek astindua, bi makilaren artean lotutako uhina ematen du Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 27. orr.
Zertan habil ordea, kontu zaharrak astintzen? Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 143. orr.
Émile belaunikatu egin zuan, negar eta negar ari zuan, zotinek bizkarra astintzen ziotean. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 48. orr.
Amak utzi egin zion oina astintzeari eta neskatilarena egiteari. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 33. orr.
Dar-dar egin zuen, gorputz meharra astindu egin zen. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 120. orr.
Mutil hark astindu ere egiten zuen. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 101. orr.
Zaplazteko bat ematea gaizki ikusia zegoen, baina zartailu batez ipurdia astintzea zigor noblea zen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 26. orr.
Burua astindu zuen Irenek, jostalari eta kezkati artean. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 18. orr.
Ama belauniko jarri zen, eta nik burua astindu nuen. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 9. orr.
Hanka bat astindu zuen, lokatza kentzeko, eta oinetakoa airean irten zitzaion gela barruan. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 12. orr.
Eta orobat ikusia nuen usoen hegada aire geldia hausten, eguna soinetik kentzen ari balira bezala astinduz hegalak. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 26. orr.
Ezpatarik zorrotzenak astindu dira erraldoi ikusezinaren aurka, munstro horrek, askotan, buztinezko zangoak dituela kontuan hartu gabe. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 35. orr.
Ikaralditxo batek astindu zuen idazkaria. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 12. orr.
-Bederatzi mila dolar horiek patrikatik astindu beharko ditudala. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 46. orr.
Hauetako egun batean esango diot Manexi, eta voil‡ -eskuak haserre bezala astindu ditu. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 21. orr.
Arretaz zapaldu bazuen ere, pixka bat kulunka egiten zuela sentitu zuen, inguruko harriak astinduz. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 7. orr.
Beste bihotz batek hegoak astindu zituen, antza, Egutxi agurearen bularrean. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 29. orr.
zaldun-taldeak gudu-lerrotan antolatuak, oldarraldi eta erasoaldiak alde batetik eta bestetik, babeski astinduak, lantza-multzoak, jaurtikitako geziak, urrezko gudu-jantzien distirak eta era guztietako bular-oskolak. Elizen arteko biblia 2 M 5,3
Dena kontatuko dizut -esan zion azkenik bisir astinduak. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 129. orr.
Baina Bartzelonaren astinduek ez zioten Alavesi gehiegi eragin. Berria - Kirola 2006-01-19
Lagun Arok joanekoan Tauri eman zion astinduak bizitasun polita emango dio neurketari. Berria - Kirola 2006-04-19
Duela bi aste Espainian izaniko erasoek eragindako astinduek bizi berria eman diote, paradoxikoki, Europako Batasuneko konstituzioa aurki onartzeko itxaropenari. Berria - Mundua 2004-03-25
Lurreko gauzen ardura oro baztertuta jainkozko kontsolamenduaz bakarrik gozatzen baitziren, nahiz eta atsekabeen astindua eta tentaldien eragina jasan, pobretasunaren besarkadatik ez askatzeko erabaki sendoa hartu zuten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 204. orr.
Baina handik gutxira Floraren astinduek atera ninduten loaren sakonenetik, ama hiltzen ari zela oihuka. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 306. orr.
Josebak hondoraino zapaldu zuen azeleragailua, eta autoaren astinduak atzerantz bidali zuen Adrian eserlekuan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 286. orr.
Beroak hezetasunari eragiten dionean sortzen da, eta eragin horren kemenak indarrez aterarazten duenean haizearen astindua. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 750. orr.
-Kuestioa duk gure barbi horren erritmo-kutxa probatu nahi dudala, ea astindu onekoa den. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 10. orr.
Bihurrikatzen denean bere buztanaren inarrosaldiak eraikinaren astinduekin nahasten ditu. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 223. orr.
Hala da ze, agindu ziguten meza ekaitza baretu eta behingoan egin zen,eta hura entzun ostean abiatu ginen,mirariz osorik, ekaitzaren astinduak tarteka Tajo ibaian ere igarri izan baitziren. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 142. orr.
Esan zuen jendea desagertu egiten zela, gaueko haizeak eta uraren indarrak eramanik, edo dinamitaren eztandaren astinduarekin. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 12. orr.
Negozio-zikloa eratzeko, negozio-sistemaren erantzunek prima facie garrantzitsuagoak dirudite kanpoko astinduek baino. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 324. orr.
Gurdi batek azken astindua hartu zuen espaloiaren ertzaren kontra jotzean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 24. orr.
Halako gorputz astindua hartu nuen, non aulkia puskatu egin baitzen nire azpian. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 208. orr.
Goizean errezelen astindu arinarekin eta auto eta zomorroen zarata astunarekin esnatu. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 101. orr.
Bidean, pentze biluzi eta haizeek astinduen erdian, deus ez bailitzan, sokaz loturik, alhan zabiltzan ardiak zenbatu nitzakeen, bizpahiru bildots zeuzkatela aldamenean, libre eta galernarekin punpeka. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 84. orr.
-Bazekiat zer den - pentsatu dut; barne-astindua nola-hala menderatzen saiatu naizelarik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 292. orr.
Jasotako astinduak merezi zuen erantzuna jaso zuen. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 95. orr.
-Emaiozu astindu bat zure traste horri! Entzuten didazu? Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 42. orr.
Zorionez, hain zegoen neskatoa mozkorturik non, saioan eragin nizkion astinduen indarrez, txahala bota baitzuen zoruaren gainean goitika, eta jan ahal izan nuen zerbait, ulertzen didazue. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 90. orr.
Mutilei non geunden galdetu diet eta oraindik han geundela esan didate, trena abiatu berria zela: nonbait astinduak iratzarri nau. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 83. orr.
Oihu, bultzada eta astinduen artean, hiru dozena funtzionario armatuk osatutako bi ilaren tartean pilatuta, ordenarik gabe atera zituzten, arrapaladan. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 70. orr.
Harexekin eta beste lagun birekin joan nintzen gero gauean, zerbezetan eta gure ingeles kaskarrari astinduak ematera. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 39. orr.
Anbulantziak balantza bortitz bat eragin zion sueroaren botilari, eta hotza sentitu zuen berriro Johnnyk, anbulantziaren ezker-eskuineko astinduek jelaginik zetorren ura gorputz osora zabalduko baliote bezala. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 341. orr.
Bat-batean, itzali egin ziren haren aieneak; ez, ordea, astinduaren hotsak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 250. orr.
Barruak astindu bitxi bat eman zion Harryri. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 10. orr.
Ikaratzeko moduko astinduak ematen dizkio haizeak gure dendaño ezdeusari. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 160. orr.
Zein beldurrek, beraz, behartzen zaitu bilatzera, muga guztien gainetik, hausturen, astinduen, etenduren gainetik, mendebaldearen halabehar historiko-transzendental handia? Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 237. orr.
Henneri gustatu egiten zitzaion astinduak hartzea; halaxe da egiaz. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 38. orr.
Euri langarra ari zuen, hego-sortaldeko haize leun baten astinduek sorgindua. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 361. orr.
Abiatu bezain laster Gregoriok esku irinez zuritua atera du haize hegoaren astinduak eta euri tanta bakanak sentitzearren. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 89. orr.
Elur-maluta txiki bat zen urakan baten erdian astindua. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 111. orr.
Han joan zen Txitxikov, eta etxeko nagusiek, oin-puntetan jarririk, luzaz lagundu zioten beren diosalekin eta zapi-astinduekin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 63. orr.
Gure autobusean jende asko zegoenez ordu horretan, jendea igo edo jaisten denean izaten diren astinduez baliatuz, saihets-hezurren artean sartzen nion ukondoa. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 49. orr.
Hiru aldiz ukitzen du ura arrastadan, gero hegal-astindu bizian aldentzen da, bistatik galtzen, desagertzen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 16. orr.
Ezpainetatik bizkarrezurraren azkeneraino jaitsi zaizun astinduak arnasa eragozten dizu. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 79. orr.
Astindua saihestu nahiko balu bezala. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 60. orr.
Makila hartu zuen orduan eta, patiora irten zelarik, dinbi-danba astindu zuen balizko lapurra. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 64. orr.
Burua leun astintzen dabil beti. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 29. orr.
Ildo bertsutik, Enron, Tyco, Worldcom edota Vivendi-Universal enpresen inguruan gertatu den zalapartak gogotik astindu berri du ekonomia kapitalista. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 321. orr.
Liburu hau azaldu baino lehen, Voltaireren prosak bere Zapalduen alde-rekin ederki astindu zituen orduko giro ilustratuak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 8. orr.
Gero, bere eskuak oliotan igurtzi zituen eta nire gerria di-da astintzen hasi zen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 35. orr.
Lehenbizikoarekin, Frantziako gizartea erdirik erdi astindu eta gauza asko betiko alda zitezen lagundu zuen bete-betean, eliza eta botere zibila erabat bereizten, esaterako. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 12. orr.
Kaioak, ni korrika batean ikusirik, hegoak zalapartaka astindu, eta harrotu bat eman dio Leopardiren bertso zaharrari. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 46. orr.
Horrexegatik, nik uste, harrigarriro astindu ninduten turuta-sail zorrotz haiek. Txillardegi «Putzu», 1999 - 15. orr.
Urduri astintzen zituen eskuak, keinu betiere amaigabeak eginaraziz. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 51. orr.
Ipar-mendebalak gogor astintzen zituen hostorik gabeko adarrak. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 131. orr.
Gertakaria ohikoa zelarik ere, une batez, ordu arte zaintzen egondako poliziak euren ordezkoak zekartzaten furgoietara hurbiltzearekin batera, fabrikaren atarian pilatutako tresneriaren metal hotsak eta distira nabarrak osoro astindu zuten haren barrunbea. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 4. orr.
Paellera bat bailitzan gora eta behera astindu eta mikro bat azpian jarrita soinu zirkular berezia sortzen du tranpolinak. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 32. orr.
Aldi berean, bi gizon gazte agertu zitzaizkion Heliodorori; oso indartsuak eta ederrak ziren, soineko bikainez jantziak. Alde banatan jarririk, zigorkatu egin zuten etengabe, astin-astin egina utzi arte. Elizen arteko biblia 2 M 3,26
Gutxien uste duzula altxatuko zaizkizu hartzekodunak; iratzarriko dira eta astin-astin egingo zaituzte. Zeu izango zara orduan haien harrapakin. Elizen arteko biblia Hab 2,7
Hura, ohikoan gizon alai eta barkabera izanik, loa galdutakoan basatia zen, eta jaitsi eta Antonio Ribera y Díaz de Heredia astin-astin eginda utzi zuen, irin orea egiteko arrabolaz jo ondoren. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 82. orr.
Horiek alboan hartuta lortu du Greziako futbolaren zutabe zaharkituei astindua eman eta azken urteotan horren makurtuta zeuden buruak zutunik jartzea berriro. Berria - Kirola 2004-06-16
Eguneko azken finalean, gizonezkoen curlingean, Kanadak astindua eman zion Finlandiari (10-4). Berria - Kirola 2006-02-25
Lau urtean behin astindua ematen dio bertsolaritzaren munduari. Berria - Harian 2005-09-13
Brent petrolio upelak apur bat beherantz egin zuen atzo, baina jaitsiera horrek ez zuen eragotzi erregai nagusiaren prezio altuek mundu osoko burtsei astindua ematea. Berria - Ekonomia 2004-08-07
Liburu bakarreko idazlea ez zen arren, Susan Sontang-en produkzio oparotik Gaixotasuna metafora gisa izenekoa da berebiziko astindua eman zidana. Berria - Kultura 2004-12-29
Prentsari astindua emango zioagu, sekulakoa. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 125. orr.
Eragiketa hark egundoko astindua eman zion estatuari. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 82. orr.
Ni buruz behera jarrita astindua ematen ari zirenean, nire sakelatik aterarazi zuen gizon etsaien samalda hark. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 167. orr.
-Eskirol zikina! -hots egin zuen Pepponek, alkandora-paparretik helduz eta astindua emanez. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 257. orr.
Nik ez nuen dirurik eskiak eta botak alokatzeko, baina Annickek bereak uzten zizkidanean, lurrera nahita erortzen nintzen, libratuko ninduen astindua ematen ari nintzaiolakoan aldi bakoitzean. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 49. orr.
Sirakusatar batek erromatar hari halako astindua eman izanak, ezin duk imajinatu zer ondorio izan zuen horrek nigan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 476. orr.
-Andres, esan ezak zerbait! -Karmenek larri, nire sorbaldei astindua emanez. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 21. orr.
Garrasika eta berebiziko astindua emanez, atera zen espiritu gaiztoa. Mutikoa hilik bezala gelditu zen. Ia denek hila zegoela zioten; Elizen arteko biblia Mk 9,26
Bazirudien Frantziak egundoko astindua jasoko zuela, baina azken minutuetan Espainia lasaitu egin zen, eta Frantziak ederki baliatu zuen. Berria - Kirola 2006-01-29
Atano III.ean jokatu zuten, eta berealdiko astindua jaso zuten orduan Xala-Pascualek, kontrarioen merituen eta euren partida negargarriaren erruz Berria - Kirola 2004-02-15
Eroritakoan, ileetatik heldu dizu, eta, altxarazi ondoren, sekulako astindua jaso duzu hormaren kontra, eman eta eman aspertu den arte. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 33. orr.
Barrenak astintzen dizkio. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 64. orr.
Batasunaren aburuz, "Leoren heriotzak guztion barrenak astindu beharko lituzke, eragile politiko, sindikal eta sozial guztienak, behin betiko sakabanaketa amaitzeko dinamika iraunkor bati heltzeko konpromisoa ekartzearekin batera». Berria - Euskal Herria 2004-06-06
Horixe izan zen gizonaren nahiz emakumearen barruak astindu zituen sentimena, hildakoengandik betiko bereiztea baino are mingarriago ageri zitzaien sentimena, bizidunengandik betiko bereiztu behar hori. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 116. orr.
Barruak astindu zizkion ideia horrek Ruche jaunari, berehala hasi baitzen, une batez, lehentxeago desiratu zuenaren kontrakoa desiratzen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 493. orr.
Neuk zergatik jakin gabe, barruak astindu eta asaldatu egin zizkidan bisita hark. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 41. orr.
Bat-bateko zorabio batek goitik behera astindu zuen, ordea, eta zigarroa, axolagabe, udazkeneko hosto astun baten moduan erori zen lurrera. Berria - Kultura 2004-05-22
Horretara jo aurretik, baina, urte batzuk lehenago izandako gertaera baten berri emango dut, auzoa goitik behera astindu baitzuen: Joxe Arregiren hilketa, torturaturik; bailarako herri batekoa zen, eta haren familia ezaguna zen gure auzoan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 177. orr.
Eneko (oso haserre, besoak goitik behera astinduz): Ez esan alukeriarik! Zure zinismo pozoitsu horrek gaixotu egiten nau. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 85. orr.
Inoren heriotzak aspaldiko hilabeteetan ez bezala, Koldo Lopez gaztearen hilketak goitik behera astindu zuen herria. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 159. orr.
Bat-bateko zorabio batek goitik behera astindu zuen, ordea, eta zigarroa, axolagabe, udazkeneko hosto astun baten moduan erori zen lurrera. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 9. orr.
Krisi ederra: goitik behera astintzen nau. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 203. orr.
Ezin zitekeen neure gorputzetik aterea izan goitik behera astindu ninduen negar-zotina. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 36. orr.
Senarra ohartu zenean, goitik behera astindu zion hotzikarak bizkarrezurra. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 17. orr.
Garbi zegoen hango hautsa astindua zutela oinetatik; eta erretiratze hori egiteko izan zuten itxaropenaren baikortasuna bat zetorren amerikarren belaunaldi bizia bere nahitaezko itzulera egiten ari zen damuaren bizitasunarekin. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 378. orr.
"Ni bota nazatela zaborrontzi batera" esan zuen, paparrean zigarro hautsa astintzen zuela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 322. orr.
Ateetan hainbat bala zulo zituela, etorritako bide beretik desagertu zen emakumeak gidatutako auto beltza, Durrutik bere mahoizko praketako hautsa astintzeko beta hartu aurretik. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 105. orr.
Longaineko botoiak lotu, galtzetako hautsa astindu, eta pixka bat apaintzen saiatu zen, zarpa beltz haiek nondik zetorren lau haizetara aldarrikatzen zutelakoan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 53. orr.
Izebak hautsa astintzekoa hartu eta zerran jotzen zuen osaba eta kare hauts pila bat harrotzen zuen jantzietatik; gero, buruan joz, esnarazi eta ohera bidaltzen zuen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 28. orr.
Proposamenak hautsak astindu ditu Gasteizen, kirol arloan Ibaia baita Alavesek duen ondare erabiliena. Berria - Kirola 2004-05-08
Behin, zerbitzatzen zuen anaia batek, deboziozko trikimailua erabiliz, hautsak astintzeko tunika eranztera eragin zion; eta bere aurrean erantzi zuenean, anaia hark garbi ikusi zuen saihetseko zauria eta, eskua bularraldetik bizkor pasatuz, hiru atzez ukitu zion eta haren tamaina neurtu ahal izan zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1098. orr.
Beste era bateko hautsak astintzen nituen eta orain baino hobeto ordaintzen zidaten. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 41. orr.
airean astindu (12); astindu bat (28); astindu bat eman (7); astindu batez (6); astindu behar (15); astindu behar izan (6); astindu beharko (7); astindu ditu (22); astindu du (39); astindu duen (5); astindu dute (5); astindu ederra (32); astindu ederra eman (20); astindu egin (22); astindu egin zuen (7); astindu egiten (14); astindu handia (5); astindu itzela (5); astindu nahi (7); astindu ninduen (19); astindu nuen (20); astindu on (6); astindu txiki bat (5); astindu zion (16); astindu zituen (52); astindu zituzten (11); astindu zuen (217); astindu zuen airean (5); astindu zuten (20); bat astindu zuen (5); batek astindu (44); batek astindu ninduen (13); batek astindu zuen (11); behera astindu (8); besoa astindu (5); besoak astindu (5); bestera astindu (8); burua astindu (101); burua astindu eta (17); ederki astindu (6); eskua astindu (7); gogor astindu (28); goitik behera astindu (7); guztiak astindu (5); hegoak astindu (7); heldu eta astindu (5); indarrez astindu (5); jaunak burua astindu (5); makila astindu (7); osoa astindu (8)
astindua eman (12); astindua ematen (5)
astinduko du (7)
airean astinduz (7); besoak astinduz (10); burua astinduz (16); eskuak astinduz (7); gainetik astinduz (7); hegalak astinduz (5); hegoak astinduz (9)