Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

astiki adlag astiro.

Astiki ziharduen, egunero legez, ahokada bakoitza ahoan gozatuz, idi hausnarti baten gisara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 183. orr.

Astiki-astiki, zakurren bat edo katuren bat izutu nahi ez duzunean bezala, nire eskuak grabagailua piztu eta libreta bildu zuen mahai gainetik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 104. orr.

Erreformaren hazia astiki, arrunt astiki ari zen kontzen Amikuzeko lur elkorrean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 107. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus