Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Astigar baten adar gaztea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.
Sabaia aspaldi behera etorria zen, eta astigar zuri handi bat hazi zen garai batean sakristia izandako lekuan. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 17. orr.
Mielek atzera egin du, eta bidexidorrera itzuli aurretik astigar hostoek aurpegian jo diote. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 106. orr.
Sagasti zaindu gabe bat, erlauntza multzo bat bertan behera utzia, etxola bat basoan astigar-ziropa distilatzeko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 200. orr.
Astigar arrunta ("Acer campestre") "Sapindaceae" familiaren espezie baten izen arrunta da. ETC-entziklopedia Astigar arrunt, Wikipedia
Errekaren ertzean, haltza, hurritza, astigar arrunta, lizarra, pagoa eta beste hainbat zuhaitz daude. ETC-zientzia, zuzenbidea Karrantzako naturaren gidaliburua, Zigor Arteaga, Ainhoa Lamariano, Roxali Sarasua, Puy Ziaurriz UEU, 2000
Hurren, astigar arrunta, Acer campestre, lur hauetako dama pinpirina, txori-buru samarra; itxurarekin, udazkena erakustearekin urteko lanak egintzat jotzen dituzten hori horietakoa. ETC-prentsa Argia, 2005-01-09
Horrela, mota askotako zuhaitzak aurkituko ditugu gure ibilbidean, gaztainondo, gorosti, zumar, haritz kandudun, urki, astigar arrunt, pinu, pago, haltz, ezki eta hurritzak, besteak beste. ETC-prentsa Berria, 2017-10-10
Astigar gorria ("Acer rubrum") Sapindaceae familiako zuhaitz espezie bat da, hosto erorkorrekoa. ETC-entziklopedia Astigar gorri, Wikipedia
Bigarren multzokoen estereo batek 160 eta 210 litro arteko gasolinak adina berotzen dute: amerikar zumarra (Ulmus americana), gereziondo beltza (Prunus serotina), Douglas izeia (Pseudotsuga menziesii), astigar gorria (Acer rubrum), zilar-astigarra (Acer saccharinum), amerikar alertzea (Larix laricina) eta paper urkia (Betula papyryfera). ETC-prentsa Argia, 2017-10-22
-Inguru hauek hain beroak izanda, astigar japoniarraren hostoak guztiz gorritu aurretik ihartzen dira, ezta? Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 50. orr.
Astigar zorrotza ("Acer platanoides") "Sapindaceae" familiaren espezie baten izen arrunta da. ETC-entziklopedia Astigar zorrotz, Wikipedia
Ondoan dituen xarma (Carpinus betulus) eta astigar zorrotza (Acer platanoides) alde ederrean bizi eta hazten ari dira, porlanez inguratutako zulo batean beharrean lur puska ederrean landatuta baitaude... ETC-prentsa Argia, 2004-10-10
Biribilgunearen erdian jarri duten zuhaitzaren enborra astigar zorrotzarena da. ETC-prentsa Goienkaria, 2001-10-12
Orduan ekin zion astigar zuriaren sustraien ondoan zulatzeari. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 224. orr.
Argitasun motel baten pean den eremuan, harresi ondoan, bi astigar zuri eta palmondo bat hauteman ditu Joxek. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 66. orr.
Bere kide hurbila den astigar gorrirekin ("Acer rubrum") hibrido ezaguna sortu du Freeman astigarra ("Acer x freemanii") hain zuzen ere, landare apaingarri ezaguna dena. ETC-entziklopedia Zilar-astigar, Wikipedia
Japoniar astigarra ("Acer palmatum"), astigar espezie bat da, Japoniako eta Hego Koreako jatorria duena. ETC-entziklopedia Japoniar astigar, Wikipedia