Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aitzakia horretaz, aita sainduaren hitzaldiak oro -eta ez ziren guti- kurritzeko astia hartu nuen eta ohartu nintzen Vatikanoko Estatuaren zerbitzuko higatua zen gizon hark ez zuela sekula ahanzten nolakoak izan behar zuten estatuburuen arteko harremanek. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 90. orr.
Ni Buenos Airesen barrena ibiltzen naiz eta neure astia hartzen dut, dagoeneko mekanikoki apika, bebarru baten arkuari eta sarrerako langari begira geratzeko; Borgesen berri postatik izaten dut eta haren izena irakasle terna batean edo biografia-hiztegi batean ikusi ohi dut. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 187. orr.
Astia eman diot damu dadin, baina ez dio bere desleialkeriari uko egin nahi izan. Elizen arteko biblia Ap 2,21
Bere baitaratzeko astia izan dezan, promenatzen gara une batez basoxkan zehar; gero etxeari buruz daramat. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 64. orr.
Eskolara hasi aitzineko arratsaldeetan seiak aldera karrikaratzen nintzen, nehongo presarik gabe, zernahitarako astia bainuen. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 41. orr.
-Astia badogu apur bat jateko zure trena urten baino lehen -esan zion. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 81. orr.
Hellok eta biok astia izan dugu, aste betean, elkar hobeto ezagutzeko. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 26. orr.
Ttipiren gaztiguak prestatzeko astia eman zidan: Ximurrak bere zangoa balaztan hondoratu baino lehenago kontu nion nire aldeko atxikigailuari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.
Haren azken erantzuna aditzeko astia izan nuen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 257. orr.
Astia urritzen zihoakion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 180. orr.
Orduan astia hartzen zuten batzuek ala besteek elgarrekin mintzatzeko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 94. orr.
Bi gauza behar dira horretarako: osagaiak eta astia. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 136. orr.
Bortz segundoko astia eman nion neure buruari, anaiaren plateraren ondotik nabala hartu arte. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 127. orr.
Hau Kristoren atleta hasi berria zen oraindik eta, bila zetozkionen mehatxuen berri entzun eta hurbil zirela sumatzean, haien haserreari baretzeko astia eman nahirik, horretarako prestatua zuen zulo batean ezkutatu zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 188. orr.
Orduan, Dumbledorek bere arreta guztia leiho-ertzean zegoen txori batengan jarri zuen, eta horrek astia eman zion Harryri begiak izaraz lehortzeko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 270. orr.
Zerbitzariek poliki-poliki hasi zuten zerbitzua, berandu zetozenei iristeko astia emateko, eta gero platerak berriro ekarri beharrik ez izateko; eta aspaldiko bainulariek, ohitura zutenek, beren egonaldia aurreratzen ari zitzaienek, interes biziz begiratzen zuten atera, hura zabaltzen zen bakoitzeko, aurpegi berriak azaltzen ikusteko gogoz. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 203. orr.
Orain, hilda nagoenez gero, astia eman zidak pentsatzeko eta guztiaz jabetzeko. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 87. orr.
Maila teknikoan ere munta handiko oharrak egingo genituzkeen, horretarako aukera eta astia eman izan baligute. Berria - Kultura 2004-08-11
Astia eman diot damu dadin, baina ez dio bere desleialkeriari uko egin nahi izan. Elizen arteko biblia Ap 2,21
Semeari astia eman nahi dio bere mugimenduak segitzeko. «Bizia lo», 2003 - 9. orr.
Kioskoaren albo batean bildurik, Pitok eta Polik hormarena egiten zidaten, eta argazkiei eta letra handiei gainbegiratu bat egiteko astia ematen zidan. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 130. orr.
Han egon ginen biok lurrean, ez dakit zenbat denboraz, luzeegi nolanahi ere, gehiegi pentsatzeko astia eman baitzidan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 355. orr.
Bisitaria astia hartuz ari zen papera irakurtzen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 182. orr.
Orduan astia hartzen zuten batzuek ala besteek elgarrekin mintzatzeko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 94. orr.
Azaldu zionez, emaztea zare bat besapean atera zen herritik eta Zuhalmendi auzotegirantz abiatu zen, itzuli baten egitera, astia hartuz, baratuz, fruitu pikorrak bildu eta zarean emanez. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 148. orr.
Museoaren ondoko hotel batera deitutako kazetarien zenbait galderari ez guztiei erantzuteko astia hartu zuten hogei minutu, zehazki. Berria - Kultura 2006-04-19
Denbora alde izanez eta kasko hartan bi gogoetaren egiteko astia hartuz, errexki asma ditaizke nolako giza-harremanen lekuko izana den Ahadi-ren ondotik goratasunez dener nagusi den mendi zoragarri hau. Herria 2005-02-03
Eta urlia horiei abisaiek astia hartzen duten bezain pronto espero ditudala. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 128. orr.
Astia hartu du konturatzeko, Argosek Leonen ate parean jarraitzen duela etzanda. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 175. orr.
Ruche jaunak astia hartu zuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 33. orr.
Nik ezer erantzuteko astia hartu baino lehen, salmahaiaren atzealdetik lasterka atera eta besarkatu egin ninduen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 28. orr.
Nahi nuke, bai, liburu hau gure politikari eta gizarte arduradunen eskuetan egongo balitz, eta hemen esaten dena haiek ere patxadaz irakurtzeko astia hartuko balute. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 12. orr.
Bere burua txukuntzeko astia hartu zuen, ordea, eta hala, mantala lisatu zuen eta ilea atondu, atea zabaltzera joan aurretik. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 28. orr.
David, ziur al zaude ez duzula bilkura hau atzeratzea nahi, hausnartzeko eta beharbada laguntza eskatzeko astia hartzeko?". Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 68. orr.
Begiak ilunpeetara ohitu arteko astia hartu zuen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 140. orr.
Berehala egiten badut pixa, ordea, gutxi egingo dut, eta maindireek lehortzeko astia izango dute, nire gorputzeko berotasunaren eraginez. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 27. orr.
Oraindik astia bazuenez, Nikek probetxu atera nahi zion bisitaldiari; ordenagailua piztu eta posta zabaldu zuen. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 95. orr.
Eguna argitzean - bezperatik atondu baikenituen gauzak astia izan genezan - berehala heldu genion aurreko eztabaidaren hariari. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 42. orr.
Apur bat atertu zuela eta, Alavesek prestatutako hirurogeita hamar pertsonako lan taldeak zelai erdia garbitzeko astia izan zuen arren, arratsaldean elurra egin zuen berriro ere. Berria - Kirola 2004-02-29
Itzulerako bidea astiro-astiro egin zuen, pilotuak grabitatera ohitzeko astia izan zezan. Berria - Gaiak 2004-06-22
Bitarte hartan, astia izan ninan lasai hausnartzeko. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 92. orr.
Lurrean etzanda, zuhaitzen gainetik, loroa erortzen ikusi zuen leku berean, Nofuturen tankera zuen zerbait agertzen eta oihan sakonerantz urruntzen ikusteko astia izan zuen Maxek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 510. orr.
'Xanpion'! - erran zuen Mikelek bere ordularia begiratuz - itzuliño turistiko baten egiteko astia badugu! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 121. orr.
Ahal duzun guztia egin mujikak eskuarte handikoak eta aberatsak izan daitezen, eta, ikasi nahi badute, ikasteko astia izan dezaten, baina ez hartu makila eskuan eta esan: "Ikas ezazue!". Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 457. orr.
Astia izan zuen, gorritzen hasitako hosto arteko eguzki printzei begira, bala arrasto haiek nork eginak zitezkeen, eta zergatik, pentsatzeko. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 96. orr.
Eskolara hasi aitzineko arratsaldeetan seiak aldera karrikaratzen nintzen, nehongo presarik gabe, zernahitarako astia bainuen. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 41. orr.
Atzera ohean sartu eta argia itzali eta gero, artean Hausterren botaka saioak entzuteko astia izan zuen berriz ere zulo beltzean erori aurretik. «Kuskue tanden», 2004 - 129. orr.
Eguzkirantz zuzen goazenez, eta altuera handitan bostehun metro gorago igo orduko ehizak kilometro batzuen aldea kentzeko astia izaten duenez, gerta daiteke horiek gure mailara iritsi eta berriro beren lastertasuna harrapatu orduko gu eguzkian galdu izana. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 52. orr.
Hala eta guztiz ere, Aristotelesen logikako zati garrantzitsuak latinera itzultzeko astia izan zuen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 61. orr.
asti askorik (4); asti gehiago (9); asti handirik (14); asti pixka bat (3); du asti (3); dut asti (4); nahikoa asti (6)
astia badugu (3); astia behar izan (3); astia du (5); astia eduki (5); astia eman (14); astia ematearren (3); astia ere (8); astia franko (4); astia hartu zuen (9); astia hartuko (3); astia hartzeko (3); astia hartzen (7); astia izan baino (3); astia izan dezadan (3); astia izan du (3); astia izan nuen (13); astia izan zezan (3); astia izan zuen (19); astia izanen (3); astia izango du (3); astia ukan zuen (3); badugu astia (3); egiteko astia hartuz (3); egiteko astia izan (8); egoteko astia (3); erantzuteko astia hartu (3); ere astia (4); esateko astia (5); gogoeta egiteko astia (4); hartu astia (3); hartzeko astia (6); haserreari baretzeko astia (3); hori pentsatzeko astia (3); horretarako astia (5); ikusteko astia izan (3); irakurtzeko astia (7); izan zuen astia (4); ohitzeko astia (3); pentsatzeko astia izan (8)
adierazteko astirik (3); agurtzeko astirik (4); aldatzeko astirik (5); apenas astirik (3); arnasa hartzeko astirik (6); aspertzeko astirik (8)
astirik eman barik (4); astirik eman gabe (30); astirik emango (7); astirik ematen (4); astirik ere eman (6); astirik ere ez (31); astirik ere gabe (3); astirik ere izan (5); astirik ez du (3); astirik ez dut (4); astirik ez dutela (8); astirik galdu gabe (14); astirik galtzeke (3); astirik galtzen (4); astirik hartu gabe (8); astirik hartzen (5); astirik izan aurretik (4); astirik izan baino (6); astirik izan ez (5); astirik izan gabe (6); astirik izanen (6); astirik izango (18); astirik izaten (7); astirik ukan (25); astirik utzi gabe (5); astirik uzten (5)
ateratzeko astirik izan (3); atseden hartzeko astirik (3); aztertzeko astirik izan (3); begiratzeko astirik ere (3); beste ezertarako astirik (10); bukatzeko astirik (5); bururatzeko astirik (3); dut astirik izan (8); egiteko astirik eman (5); egiteko astirik ere (4); egiteko astirik ez (6); egiteko astirik gabe (6); egiteko astirik izan (5); egoteko astirik (5); emateko astirik (6); entzuteko astirik (4); erantzuteko astirik eman (11); erantzuteko astirik izan (4); ere astirik gabe (3); erreakzionatzeko astirik (4); esateko astirik eman (5); esateko astirik izan (4); ez astirik ez (3); ez da astirik (3); ez dago astirik (7); ez daukat astirik (8); ez dezagun astirik (3); ez diat astirik (4); ez du astirik (7); ez dugu astirik (13); ez dut astirik (27); ez nuen astirik (8); ez zegoen astirik (3); ez zuela astirik (3); ez zuen astirik (19); ez zuten astirik (6); ezagutzeko astirik (4); ezer esateko astirik (4); ezertarako astirik eman (4); ezertarako astirik izan (6)
galtzeko astirik (7); garbitzeko astirik (3); gehiago irakurtzeko astirik (3); gehiagorako astirik (4); gelditzeko astirik (4); hartzeko astirik eman (4); hasteko astirik (6); hausnartzeko astirik gabe (3); hitz egiteko astirik (5); horretarako astirik (9); ia astirik (4); ibiltzeko astirik (8); ikasteko astirik (3); ikusteko astirik (6); janzteko astirik (4); jartzeko astirik (6); joateko astirik izan (3); kentzeko astirik (3); mintzatzeko astirik (3); nuen astirik izan (4); ohitzeko astirik (4); pentsatzeko astirik ez (3); pentsatzeko astirik gabe (4); prestatzeko astirik (5); sentitzeko astirik (3); ulertzeko astirik (3); zuen astirik izan (9)