Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asteroide 1 iz antronomian planetan txikia.

Egun batean, leku, mundu, asteroide haren alde dramatikoarekin edota siniestroarekin egin nuen topo.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 20. orr.

2 asteroide eraztun (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Pluto-Kuiper Express izeneko proiektua, Plutonera joateko lehen proba zen, eta denbora berean Kuiper izeneko asteroide eraztuna aztertuko zuen. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-01-02

Izan ere, asteroide eraztun bihurtuko zen nebulosa alderdia planetesimalez betea zegoen. ETC-entziklopedia   Asteroide, Wikipedia

3 asteroide gerriko

Beste kometak baino hobeto kontserbatu da eguzki sistemaren mugan dagoen Kuiper asteroide gerrikoan sortu zelako, eta inoiz ez delako Eguzkira gehiegi gerturatu.  Berria - Gaiak   2006-01-15

Kometa duela 4.500 miloi urte sortu zen, Eguzki sistemaren mugan kokatua dagoen Kuiper asteroide gerrikoan.  Berria - Gaiak   2004-06-24

4 asteroide orbitakide (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Asteroide orbitakide guztiek orbita berezi eta erlatiboki egonkorrak dituzte, Lurrera gehiegi gerturatzea ekiditen dutenak. ETC-entziklopedia   Lurretik gertuko objektu, Wikipedia

5 asteroide troiatar (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Artizarrak ez du satelite naturalik. Hainbat asteroide troiatar ditu, ia-satelite bat den 2002 VE68 eta bi behin-behineko troiar, 2001 CK32 eta 2012 XE133. ETC-entziklopedia   Artizarra, Wikipedia

6 asteroideen eraztun (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Gygnus konstelazioak, gainera, badu beste egokitasunik ere: ez Kuiper eraztuneko, ezta asteroideen eraztuneko objektuek ez dute eremua iluntzen. ETC-prentsa   Berria, 2009-03-04

Planetesimal horiek, birlen jokoan bezala, asteroideen eraztuneko planetesimal batzuk kanpora bidaliko zituzten eta beste batzuen lastertasuna areagotuko zuten. ETC-entziklopedia   Asteroide, Wikipedia

7 asteroideen gerriko (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Cañaveral lurmuturretik (AEB) 1973ko martxoaren 3an aireratu zen espaziontzia, eta ez zuen betebehar samurra: asteroideen gerrikoa igarotzea eta Jupiterren inguruetara iristea. ETC-prentsa   Berria, 2008-06-15

Alde batetik, asteroideen gerriko nagusia deitzen dena dago: hor dauden milaka asteroide ezagutzen ditugu, haien orbita zehatza eta guzti. ETC-prentsa   Berria, 2013-02-16

NASAren Dawn zunda -egunsentia- martxoan heldu zen asteroideen gerrikoan dagoen Zeres planeta nanora. ETC-prentsa   Berria, 2016-01-02

Asteroideen gerrikoan zeuden planetesimalek Jupiterren grabitazio-indarraren perturbazio handia zuten, eta ezin zuten elkartu planeta bat sortzeko. ETC-entziklopedia   Asteroide gerrikoa, Wikipedia

8 troiar asteroide (corpusean ez dago; ETCn 21 agerraldi)

2207 Antenor Jupiter planetaren L5 Lagrange puntuan, planetagandik 60° atzera orbitatzen duen, eta, beraz, troiar eremuan dagoen troiar asteroide bat da. ETC-entziklopedia   2207 Antenor, Wikipedia

Eguzki-sisteman dauden beste asteroide-populazio batzuetatik bereizteko, adibidez troiar asteroideak edo Lurretik-gertuko asteroideak. ETC-entziklopedia   Asteroide gerrikoa, Wikipedia

Asteroide ugari aurkitu dira, horien artean 2223 Sarpedon, 2260 Neoptolemus, 2363 Cebriones eta 2456 Palamedes troiar asteroideak eta 3494 Purple Mountain asteroide eponimoa. ETC-entziklopedia   Mendi Gorrindoleko Behatokia, Wikipedia

537 asteroide ere aurkitu zituen, horien artean 2867 teins eta 2207 Antenor troiar asteroideaETC-entziklopedia   Nikolai Txernikh, Wikipedia

Hala ere, Zeresek baditu beste asteroide batzuk: 1 erresonantzia orbitalean, denbora batez troiar asteroideak direnak. ETC-entziklopedia   Zeres (planeta nanoa) Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus