Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

astelehen (orobat astelen g.er.) 1 iz asteko lehen eguna, igandearen eta asteartearen artekoa.

-Hiru aleak izenpeturik ekarri otoi, datorren asteleheneko berantenez, behar diren dokumentuez horniturik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 89. orr.

Astelehen batean ikasle berri bat agertu zen gure gelara.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 43. orr.

Astelehena edo asteartea izango zen, asteazkena beharbada.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 63. orr.

Astelehen hartako isiltasuna Euzkadiko Jaurlaritzako funtzionario batek apurtu zuen.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 46. orr.

Bihar hau eraman eta astelehenean eskatuko dizkiot 500 dolarrak Catherineri.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 135. orr.

Astelehena da eta badaki goiz horretan partituko dela ontzia.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 22. orr.

Iluntzen ari zuen; amaitzear zegoen astelehena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 81. orr.

Kanpoan dago, ez da astelehen arte itzuliko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 203. orr.

Usaina astelehenean hasi zen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 13. orr.

Hasierako Erregelaren arabera, anaiek asteazken eta ostiraletan egiten zuten barau; astelehen eta larunbatetan barau egiteko Frantziskoren baimena behar zuten; gainerako egunetan, berriz, haragia jaten zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1119. orr.

Astelehen, asteazken eta ortziraletan izaten nuen hitzordua Etxeberrirekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 120. orr.

Astelehen batean, Nawperdan-eko zelata-lekua ipinia zegoen zubi txikian, tiroak entzun nituen, eta gizon bat erortzen ikusi nuen, balek jota.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 57. orr.

Joan den astelehenean "egun batzutarako" aldegitekoa zela esan zidan, bai?, eta oraindik ez da itzuli.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 19. orr.

Hartara, abuztuko astelehen horretan ere, nola edo hala atseden hartua nuelako ustearen jabe ireki nizkion begiak munduari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.

-Astelehena da -esan zion amari-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 43. orr.

-Bai, astelehenekoa! -erantzun dio Manuk-.     «Bizia lo», 2003 - 69. orr.

Astelehenean deitu diote berriz ospitaletik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 153. orr.

Astelehenean jakin zen neska ez zela Rue des Drômesera joan; eta eguna neskaren arrastorik aurkitu gabe joan zenean, beranduko bilaketa bat egin zen hiriko zenbait tokitan eta hiri inguruan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 135. orr.

Hau igandearen izenean, eta hau astelehenaren izenean! Amaitu dut!  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 166. orr.

Hurrengo asteleheneko El País-en ematen zuten detektibearen heriotzaren berri, zutabe labur batean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 57. orr.

Donazaharren egiten zen merkatua astelehen guziz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 90. orr.

Arrebak Bilboko denda batean egiten zuen lan, astelehenetik larunbatera, eta bertan bizi zen gurasoen etxean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 14. orr.

Ostiral batean izan zen hori; astelehenean hastekotan geratu nintzen, eta asteburu hura muguruzatarrei buruzko informazioa biltzen eman nuen, ezagunaren ezaguna eta eskura nituen beste iturri batzuk erabiliz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 132. orr.

Astelehenetan aldiz, zainketa ez zen hain zorrotza.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 85. orr.

- lehen, haste, hasiera zentzuan: asaba (hasaba, lehen aita < primogenio) aste (urte, elurte, edo lehorte bezala, ilargiak lurrari emandako hats aldia alegia, horregatik, gero astelehen, astearte, asteazken, ilargi aldi osoa osatzeko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 108. orr.

Nabarrengoxe hirira joana nintzen Uztaritzeko Seminario Txikian ezagutua nuen garaztar adiskide baten gana, astelehenez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 12. orr.

-Nitaz galdetzen badu, martxa egin dudala eta astelehena arte ez nauela ikusiko -irribarrea moldatu nuen, bekatu-lagun eske.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.

Ondoko astelehenean "Gudari Eguna" herrietan ospatuko zela banekien.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 67. orr.

Astelehenean zure zain egon nintzen; eta, ez zentozela ikusita, zure koadroa jaso nuen azkenerako; iltze batetik zintzilik ipini nuen, nire logelan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 36. orr.

Igandeetan, berriz, urdaia banatzen ziguten, eta arroza, neurrian, gero astelehenetan eta asteazkenetan hiruna ontza hezur ematen zizkiguten, baba nahiz garbantzuekin batera, lapikokoa egin genezan, eta gainerako egunetan, hots, asteazkenetan, ostiraletan eta larunbatetan, arraina, hegaluzea zein bakailaoa.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 85. orr.

Astelehenekoa arestian aipatu dudan Jorge de Brito arkitektoaren eskutik egin bagenuen, atseginez egin ere, asteartekoan beste gizon dotore-atsegin bat agertu zitzaigun gidari: Vitorio de Almeida.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 30. orr.

Oñatiko Mikeli deitzea neukan pentsatuta; astelehenean bertan gainera, bestela, gauzak geroko uzten hasiz gero, hoztu, lotsatu, eta azkenerako ahaztu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 17. orr.

Astearte goizean astelehenean utzitako lekuan ekin genion berriro lanari.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 37. orr.

2 (izenondoekin)

Egun berezietan lore sortak jasotzen diren bezala, Dabidekin bizitzen hiru bat urte neramatzala, astelehen buruzuri eta guztiz arrunt batean lore sorta bat ez, baina kilo bat gerezi jaso nituen bulegoan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 179. orr.

Astelehen buruzurian, jende askorik gabe pistetan, eguna lehor eta eguzkitsu, elurra primeran topatu omen zuen Alteza Gorenak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 37. orr.

Inaxiok ez zuen jadanik gogoan nori okurritu zitzaion Ernioko buelta hura egitea astelehen gorri batean, baina igual zitzaion.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 83. orr.

Hodeiez beteriko astelehen ilun batean jakin genuen, Euskalgintza Orokorraren Batzar Nagusian, baina ezin genuen sinetsi, edo ez genuen sinetsi nahi: Kolko Mitxoletak erretreta hartu eta hor nonbaiteko bazter galdu batean erretiratuko zela erabaki zuen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 6. orr.

Marinel hura, Candidaren gizona, berriro ikusi nuen, handik urtebetera, baina hilda, astelehen euritsu batean, La Najako arkupeetatik, noraezean, uretan bere aurpegia ikusten ez zuelako arduratuta...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 134. orr.

Nora hoa, Gabriel Aresti, gabardina txuri horretan bilduta eta gorbataren korapiloa dagoeneko laxaturik, Bilbotik goizeko lehenengo trenean iritsi berri, Eibarko Estaziño kalean barrena ibiltari, bertako beharginak oraindik nagiak ateratzen ari diren garagarrileko astelehen oskarbi honetan?  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 99. orr.

Kontua da, Pampaneirako jaiak zirela-eta, harantz egin zutela Sergiok eta Sarak bizikletan, abuztuko astelehen eguzkitsu batean, egun pasa.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 59. orr.

Eta horregatik lana bukatu eta etxera joan zen, eta Sporting txapeldun zen astelehen pozgarri hartan itzuli zen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 76. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Zuzen zabiltza, lagun, hara, astelehen goizean, hain zuzen.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 97. orr.

Esan bezala, astelehen ilunabarrez gertatu zen dastamen aldaketarena, hori gauza segurua da.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 63. orr.

Hastapenetik astelehen gaua ene aldia zen.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 5. orr.

Astelehen goizean prest egongo zen pastela, eta denbora sobran izango zen astelehen arratsaldeko festarako.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 59. orr.

Astelehen arratsean, Hello etxera etorri zen, nire gurasoak ezagutzera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 27. orr.

Oraintxe bertan, ihauteri astelehen gauerdian, zenbat jinebra ote dabil dantzan Leitzako tabernatan?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 275. orr.

Beste bailara batzuetan astelehen ihauteriz; orduan, hazixeagoak ere ibiltzen direlarik eskean:  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 94. orr.

Euriaren ondoko gardentasuna giroan, bustiaren distira gauza guztietan, izarniadura hori eta Rosamari ezagutu izanaren harri ukaldia kopetaren erdian, aspaldi ez bezalako astelehen egunsenti ederra.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 104. orr.

4 astelehen inaute (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Euskal Herrian, Tolosako inauteriak Tolosako eta inguruko herrietako euskaran astearte inautea "asteartita" da (horko euskaran zaldun inautea "zaldunita" esaten den bezala, eta astelehen inautea "astelehenita").  ETC-entziklopedia   Astearte inautea

Astelehen Inautea (tokiko euskaran, "Astelehenita") bereziki tolosarrak eta inguruko herrietakoak biltzen diren eguna da. ETC-entziklopedia   Tolosako inauteriak, Wikipedia

5 Astelehen Santu (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Eliza Katolikoan, Astelehen Santua Aste Santuko bigarren eguna da.  ETC-entziklopedia   Astelehen Santua, Wikipedia

Hiru eta hamaika ordaindu zituen soinean zeuzkan galtzerdiak George Streeteko Sparrowen astearte santuan, ez, astelehen santuan, eta ez zeukan urraturik bat ere haietan.  ETC-literatura, saiakera   Ulises, James Joyce (Xabier Olarra), Igela, 2015

Gaur Astelehen Santua duk.  ETC-literatura, saiakera   Alexis Zorbaren hitzak eta egintzak, Nikolas Kazantzakis (Luis Berrizbeitia), Elkar, 2017

Pearsek 1916ko Astelehen Santuan Irlandako Errepublikaren aldarrikapena irakurri zuenean, Irlanda irlandarrentzat errepublika independentea izango zela ari zen aldarrikatzen.  ETC-prentsa   Berria, 2016-03-27

Astelehen Santua izaki, ostatua jendez lepo zegoen bazkalostean, eta dozenaka lagun atxilotu zituzten, tartean hango nagusiak. ETC-prentsa   Argia, 2018-02-18

6 Astelehen Zibernetiko (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Astelehen Zibernetikoa (ingelesez, "Cyber Monday") "Esker emate eguna Thanksgiving Day" edo Esker Oneko Egunaren ondorengo astelehenean ospatzen da. ETC-entziklopedia   Astelehen Zibernetikoa, Wikipedia

7 inauterietako astelehen (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Inauterietako astelehena da, eta Olaizola II.a-Mendizabal II.a Xala-Zubietaren aurka ariko dira.  ETC-prentsa   Berria, 2010-02-09

Hogei lagunek osatzen dute taldea, eta egun osoko jaia egingo dute inauterietako asteleheneanETC-prentsa   Berria, 2018-01-13

8 Pazko astelehen

Lekuka hori egin dute funtsean, Mendekoste-kari besta handiak dituzten toki batzuetan, eta Pazko astelehena hautatu.  Herria   2005-04-14

Pazko astelehena jaieguna da Herbeheretan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 267. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

abuztuko astelehen (8); astelehen arratsaldean (35); astelehen arratsean (15); astelehen arte (7); astelehen batean (7); astelehen eta asteartean (7); astelehen gauean (55); astelehen goiz (19); astelehen goiza (10); astelehen goizaldean (8); astelehen goizean (83); astelehen goizeko (12); astelehen guziz (10); astelehen hartan (8); astelehen honetan (8); astelehen huntako (16); astelehen huntako partida (8); astelehen huntan (92); helduden astelehen (7); iragan astelehen (7); joan den astelehen (10); mendekoste astelehen (7)

astelehena arte (27); astelehena bitartean (12); astelehena da (7)

astelehenaz geroztik (21)

asteko astelehenean (8); astelehenean atxilotu (7); astelehenean berriz (7); astelehenean bertan (28); astelehenean bildu (8); astelehenean bilduko (16); astelehenean egin (18); astelehenean egindako (11); astelehenean egingo (24); astelehenean ekingo (7); astelehenean eta asteartean (13); astelehenean hasi (37); astelehenean hasiko (44); astelehenean hasitako (7); astelehenean hil (11); astelehenean izan (8); astelehenean izango (9); astelehenean jakin (10); astelehenean jokatuko (14); aurreko astelehenean (7); bazko astelehenean (9); datorren astelehenean (91); datorren astelehenean hasiko (9); heldu den astelehenean (44); helduden astelehenean (82); hurrengo astelehenean (20); igandean eta astelehenean (8); iragan astelehenean (51); joan den astelehenean (124); joan zen astelehenean (20); joanden astelehenean (26); lehengo astelehenean (8); mendekoste astelehenean (7); pasa den astelehenean (10)

asteleheneko partida (32); datorren asteleheneko (7); helduden asteleheneko (50); joan den asteleheneko (9)

astelehenera arte (23)

astelehenero bezala (7)

astelehenetan ere (9); salbu astelehenetan (7)

astelehenetik aurrera (41); astelehenetik larunbatera (8); astelehenetik ortziralerat (8); astelehenetik ostiralera (29); datorren astelehenetik (9); joan den astelehenetik (7)

bazko astelehenez (22); mendekoste astelehenez (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus