Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
astelegun iz asteguna.
Eta zergatik gordetzen da egunez, astelegunez? Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 92. orr.
Igandeetan herrian luzitzea gustatzen zitzaion; ez zitzaion, ordea, gutxiago gustatzen astelegunetan gidariaren eserlekuan zigorrari eraginez joatea, bideko bentetan sartzea, istorioak kontatzea eta entzutea eta mandatuak eramatea. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 64. orr.
Hori zuen erraiten, eta astelegun gorrian oraino, egun hauetako auto uhaldeari so zagoen batek: beti heldu eta sekulako bazela iduri. Herria 2002-07-25