Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asteburu 1 iz asteko azken egunak. ik aste bukaera.

Asteburuetan memelo mozkorti horiek nahi dutena jarri beharko diat - baita Los Planetas baino gauza okerragoak ere, ziur egon hadi -: ondo zegok.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 40. orr.

Argazkiaren aitzakia, asteburuan oso ona eta arrazoizkoa iruditu zitzaidana, aski ahul eta sinesgaitza begitantzen zitzaidan orain, Oñatira bidean autoan sartuta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 18. orr.

Lan kontuak zirela eta, esan zidan, senarra Madrilera joana zen asteburu hartan, atzerritar batzuekin elkarrizketatzera.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 28. orr.

Beraz, bata zela eta bestea zela, Harry oso pozik zegoen asteburua iritsi zelako.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 91. orr.

Asteburuan ostatuetako neskekin sosak xahutzen, eta astean patatak eta ogi gogorra ebasten zituen, ilobak errukituta ogi xerrak gurinarekin igurtzita uzten zizkion eskueran...  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 240. orr.

Kasik beti asteburuko kirol emaitzetan mugatzen ziren aita eta semearen arteko elkarrizketak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 38. orr.

"Asteburu bakoitzean eta kartzela bakoitzean justifikaziorik gabeko agintekeriarekin topo egiten dugu" dio Carmenek.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 158. orr.

Hortaz, eskolak hartzen zuen gure bizitzako leku zentrala, maila guztietan: ikastea bihurtu zen zeregin nagusia, eta eskolakideena gure harreman ohizkoena, koadrila astebururako utzita.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 13. orr.

Zinemara joaten gara batzuetan, baina asteburuetan elkartzeko proposatzen diodanean, beti dauka planen bat.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 73. orr.

Berdin die fisika nuklearraz edo asteburuko mendiko ibilaldiez jardun; beti erabiltzen dute euskara jaso bera.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 142. orr.

Bai, adiskide, bai, nekatuta zeunden, Oportotik etorri berria, eta asteburu osoan idorreriak eragindako nahi eta ezina kanporatu nahi zenuen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 11. orr.

Asteburuan izango dut parrandarako aukera, badakizu...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 119. orr.

Lehen, berriz, sano zegoenean, ez zion uzten afaldu ondotik jostailuekin aritzen, asteburuan ez bazen.     «Bizia lo», 2003 - 18. orr.

Fermin Muguruzak kontzertua eman zuen Artozkin zutik iraun zuen azken asteburuan.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 113. orr.

->03UrrU01¬40<-Bere agindura gauzkan nagusia ere oso zuzena da gurekin: langile arruntei bezala, soldata ordaintzen digu asteburua heltzean.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 61. orr.

Asteburuko kalapita batean harakin aizto bat tripa erdian sartuta amaitzeko baino arrazoi gutxiago, akaso.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 11. orr.

-Ttipitan asteburu guziz joaiten nintzen haren baserrira.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 57. orr.

Banketxeetako gerenteek dirua eraman egiten zuten, asteburuan apustuak egin, han-hemenka kolokatu, epe laburreko salerosketak egin, eta astelehenean itzultzeko, irabaziak beraientzat gordeta.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 60. orr.

Asteburuan sufritzen dut bakarrik, ez baitugu lanik egiten.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 76. orr.

Geroztik egunero egiten geninan etxerakoa elkarrekin, eta asteburua etorri zenean ea harekin aterako nintzen galdetu zidanan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 74. orr.

Erratza bertan utzirik, egiaz garbiketa ez zitzaidan batere laket, astebururako ahalezko ideia horren partekatzeko, Mairos alegerari telefonatu nion lanera.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 25. orr.

Asteburu batean, alabaina, aiton-amonenera abiatu ziren auzotarrak, eta interferentziak ez ziren haiekin joan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 16. orr.

Horiek paseoak eta asteburuak baino gehiago balio dute!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 44. orr.

Uniformerik ez, gaztearen gisako arropa baizik soinean: asteburuko mendizalearen anoraka, halabereko botak eta panazko galtza lodiak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 9. orr.

Zigor arina ezarri zioten, bi hilabete estatuko kartzela batean eta komunitate-lanak hamaika asteburutan, eta eskandalua ez zen oso ozena suertatu; aipatu zen egunkarietan gertakizuna, baina gure inizialekin soilik.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 44. orr.

Ez nituen izango nire bizitzan, asteburu hura baino erreparatuagoak, ea betetzen ote zen bezperan esana...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 100. orr.

2 (izenondoekin)

Ostiral hartan, oinak arrastaka heldu nintzen etxera, bi aldiz lurjota, etxeko bakardadeagatik eta asteburu luzeagatik.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 118. orr.

Zenbateko onura ekarri ohi duen asteburu on batek! Ez dago, noski, inor konbentzitu beharrik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 18. orr.

Asteburu libre baten bezpera, zortziak eta laurden jo gabe eta dagoeneko etxeko atariaren parean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 50. orr.

"Asteburu beltza errepidean" irakur zenezake noiznahi egunkarietan, eta argazkian, zoru-gaineko odolaren gorri biziak salatzen du asteburuaren beltza.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 206. orr.

Asteburu luze hartan ezagutu ziren liskar eta gehiegikeriek, goragale eta gomitolarri itzela eragin dute Bidasoaz honanzko lurretan.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 51. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus