Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Asteazkenero gauerdian zerua aztertu behar izaten zuten teleskopioen bidez eta izarren izenak eta planeten mugimenduak ikasi. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 122. orr.
Abadea asteazkenero etortzen zen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 264. orr.
Asteazkenero Delors jaunaren etxean biltzeko ohitura omen dute, elkarrizketa kultural edo ez dakit zer demontre egiteko, Monsieurren hitzetan. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 216. orr.
Asteazkenero joan izaten zen Andres Untzain hara. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 266. orr.
Asteazkenero entseatzen dute neguan eta udaberrian biran ateratzen dira EEBB guztian zehar. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 149. orr.
Asteazkenero ziurtatzen dute kartzelako buruzagiek Old Sparky ongi dabilen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 100. orr.
Pasiera ematera zihoan Madame eta, asteazkenero bezala, seiak arte ez zuen Emileren beharrik izango. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 207. orr.
ACB Ligako sailkapenean jaun eta jabe izan arren, Top 16an sartu ahal izateko partida erabakigarriak jokatu behar ditu astezkenero. Berria - Kirola 2004-01-21