Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pariskeria bat iruditu zitzaidan, eta azoka hartan ibili ziren nire arbaso asteasuar eta albizturtarrek kalte-ordaina merezi zutela pentsatu nuen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 36. orr.
Jakitun gara hitzen botere magikoaren jabe dugula asteasuar sarrailgina eta bere sorginkeriatik ez garela berehalaxe libratuko: eleberri honen irakurketa berriak proposatuko dituztelakoan eta egingo ditugulakoan gaude. Berria - Kultura 2004-02-04
Asteasuarrak, buruz buruko txapelketa nagusian jokatzen zuen lehen partidan, ezin izan zion presioari eutsi, eta partidako une askotan aurkariak baino joko hobea erakutsi bazuen ere, ez zion errentarik atera bere nagusitasunari. Berria - Kirola 2004-07-30
-Apaizekin hezi den batek ondo zakik zer nolako bukaera emango liokeen Asteasuarrak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 184. orr.
Ez bakarrik liburuan zehar idazleak erakusten duen hizkuntzaren maisutasun erabatekoagatik (zail da ulertzen nola kabitu daitekeen hainbeste dotorezia halako sinpletasunean), areago, hizkuntza, lexikoa, mintzamoldea munduan egoteko eta izateko modua dira asteasuarraren lanean. Berria - Kultura 2004-01-24