Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Asteartea, 1942ko abenduak 22. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 88. orr.
Asteartea, 1944ko ekainak 27. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 333. orr.
Asteartea, 1936ko irailaren 15a. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 133. orr.
Asteartea, asteazkena eta osteguna pasa nituen han. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 89. orr.
Handik bi egunera, iraileko azkeneko asteartea zenez (Martitzen Munarrixe labartzarron artean) hileroko azoka tokatzen zen Labartzan. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 88. orr.
Maiatzaren 24an, asteartea, zortzi eta erdiak aldera, etxera itzuli nintzen martimuiloan gau osoa lotan egin ondoren, eta igo nintzen apur bat gehiago lo egiteko. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 38. orr.
1985eko uztailaren 7an, asteartea, arratsaldeko sei eta erdietan, Josu R -bere lan ordutegia bete bezain laster- kaleratu egin zen, artegaturik. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 4. orr.
Asteartea Gabon gaua zen, eta arratsaldean, maileguz hartutako koroa erdi batekin, Fish-Guarden atzeko tabernara joan nintzen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 198. orr.
Udalekoak asteartea arte ez dute lanik egingo. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 318. orr.
Igandea, astelehena nahiz asteartea egokitzen bada, ez dago inolako dudarik, hurrengo asteazkenean bertan, izango da feria quarta temporum. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 362. orr.
Asteartez abiatu nintzen Donapaleura, ene behoka muturxuria azpian hartuta. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 120. orr.
Alabaina, atzo, asteartez, beheko tabernatik igo, eta Joseba negarrez topatu genuen. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 67. orr.
Entrenatzaileak astelehen-astearteetan atsedena eman zigula aprobetxatuz, joan-etorri azkar bat egin nuen etxera. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 191. orr.
Bera ere biratu egin zen noski, eta "astelehenean edo asteartean deituko dizut" erantzun zidan, eta eskua altxatu zuen airean agur gisa. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 463. orr.
Larunbatean, igandean, astelehenean eta asteartean hainbesteko beroa egiten zuen non ez bainintzen luma eskuan edukitzeko ere gauza, eta ezin izan nizun idatzi. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 320. orr.
Asteartean Karmengo Ama Birjinaren bezpera izanik, joan-etorri handia nabarmendu zen inguruetan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 137. orr.
Asteartean, albistearen jarraipenik ez paperezko edizioan. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 49. orr.
Astearteaz geroztik bila ibili naiz gazteluan, eta zorte handiz hauxe aurkitu dut Filch jaunaren agiritegian zelatan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 194. orr.
Astearteak egun bereziak izan ohi dira Pariseko kartzeletan preso diren euskaldunentzat. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 86. orr.
Eta asteartetan neskameek jai izaten zuten arratsaldetan. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 48. orr.
Astearte euritsu batean egin zion Albak proposamena. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 153. orr.
Hala, bada, pilula astearte batean hartzen hasi bazara, ondoren beti astearte batean hasi beharko duzu 21 pilulako xafla berria, kontuan hartu gabe noiz etortzen zaizun hilekoa. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 93. orr.
Astearte horretan, ordea, ez zen saiora joan. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 187. orr.
Astearte osoan ariko du euria, mendebal haizeak hiri gainera igorritako hodei lodietatik. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 29. orr.
Astearte gau bat, egun osoan aritu nintzen lanean Mazarino liburutegian. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 42. orr.
Hitz horiexek neramatzan gogoan trabesturik, abuztuko astearte goiz horretan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 93. orr.
-Eguraldi honek jarraitzen badu, agian astearte eguerdian. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 88. orr.
Astearte arratsaldea eta ia asteazken osoa itxaropenez gainezka igaro nituen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 37. orr.
Astearte arratsalde hartan euria ari zuen, hain sarri non Woitech istant-istanteko galdu zen bistatik. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 77. orr.
Egoera lazgarri horretan, astearte gaua arte eduki izan balitz gorpua ibai ertzean, aurkituko zen hiltzaileen aztarrenen bat. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 139. orr.
Astearte gauean sartu nuen gutuna postontzian. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 131. orr.
Nik proposatu nion giltza berehala eramanen niola edo astearte iluntzean, ez nintzelakoz rugby entrenamendura joanen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 147. orr.
Astearte iluntzean herriko etxean hartu gintuzten. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 141. orr.
Abuztuko astearte gau horretan ez zen gauzak samurrago ez joateko arrazoirik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.
Gaur astearte-inautea da, baina Bouvillen horrek ezer gutxi esan nahi du; hiri osoan ehun bat pertsona eskas ibiliko dira mozorroturik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 111. orr.
Sarekada bat izanen da, laster, astearteko argi zirrintan! Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 39. orr.
Esan zioten batzordearen hurrengo astearteko bileraren ondoren ordainduko zitzaizkiola beste lau gineak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 218. orr.
Genomaren mapa osatu dutela-eta, honela zioen astearteko El Diario Vascok: "Genomaren mapak argi eta garbi frogatzen du arrazakeriak ez duela oinarri zientifikorik". Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 48. orr.
Astearte buruzuri ohi zenez, Antonio Musu-tristeri ez ezik, ostatuak dozena erdi bezerori ematen zion aterpe: berandu afaldu aitzineko azken errondan, batzuk; goizik afaldu ondoko lehen kopaxkan, bertzeak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 108. orr.
Asteart buruzuri bat baino ez duk. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 218. orr.
Astearte buruzuri batean ohi zenez, Antonio Musu-tristeri ez ezik, ostatuak dozena erdi bezerori ematen zion aterpe: berandu afaldu aitzineko azken errondan, batzuk; goizik afaldu ondoko lehen kopaxkan, bertzeak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 108. orr.
Lehen aldia izango da ba zuk astearte buruzuri batean parranda botatzen duzula! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 218. orr.
Olaizola II.ak ere eskatu zuen Unanueren kontrako partida atzeratzea, eta astearte buruzurian jokatu zen Iruñean. Berria - Kirola 2004-12-01
Gaur astearte-inautea da, baina Bouvillen horrek ezer gutxi esan nahi du; hiri osoan ehun bat pertsona eskas ibiliko dira mozorroturik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 111. orr.
Astearte-ihautean ez zaitez joan krepeak egingo ditugu-eta. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 23. orr.
Italiako opera antzokietan urtean zehar lau denboraldi izaten ziren: lehena eta garrantzitsuena inauterietako denboraldia zen, abenduaren 26an hasi eta inauterietako asteartean bukatzen zena; gero, aste santuaren ondoren, udaberrikoa zetorren; hurrengoa udako denboraldia zen eta azkena udazkenekoa. ETC-literatura, saiakera Giuseppe Verdi, Itziar Gillenea, Elkar, 2007
Eta Altsasuko momotxorroaren egunean, urte guztiko inauterietako astearte orotan, odolarena da bertako inauteria beste edonongo inauteritako asteartetik bereizten duena. ETC-prentsa Berria, 2007-02-21
Inauterietako asteartean, Zanpantzarren auzia eta erretzea egingo dute, 18: 00etan, Hiribehereko plazan. ETC-prentsa Berria, 2009-02-18
Inauterietako asteartea izango da egun nagusia, eta orduan epaitu eta erreko dute Zanpantzar; azken eguna ere hori izango da, baita Hartzaro festibalaren bukaera ere. ETC-prentsa Berria, 2013-01-27
Inauterietako asteartean bukatuko dira, Leziagako sorgina erre ondoren. ETC-prentsa Berria, 2015-02-07
Inauterietako asteartean zirtzilen dantzak ikusteko parada izaten dute Uztaritzen (Lapurdi). ETC-prentsa Berria, 2016-02-10
Bestelako izen bereziak erabili izan dira, hala nola Lapurdin eta Nafarroan "zanpantzarrak" (jaietako pertsonaiari erreferentzia eginez) eta Gipuzkoan "asteartinak" (inauterietako astearteari erreferentzia eginez). ETC-entziklopedia Inauteri, Wikipedia
Inauterietako Astearte Handian mozorrozteko tradizioa zegoen. ETC-entziklopedia Montori, Wikipedia
abuztuko astearte horretan (5); astearte arastiriko (4); astearte aratsalde huntan (4); astearte aratsaldean (14); astearte aratsaldeko (5); astearte aratsaldetan (4); astearte aratsean (8); astearte aratseko (12); astearte arratsaldean (21); astearte arte (3); astearte batean (7); astearte batez (3); astearte buruzuri (3); astearte eguerdian (3); astearte eta ostegunetan (3); astearte gau (4); astearte gaua (4); astearte gaueko (5); astearte gizen (3); astearte goiz (4); astearte goizaldean (6); astearte goizeko (3); astearte goizerako (3); astearte guziz (4); astearte handian (5); astearte honetan (3); astearte huntako (3); astearte huntan iragan (3); astearte iluntzean (13); astearte ta (3); asteko aroa astearte (3); baina astearte (3); baionan astearte (4); da astearte (3); datorren astearte (4); den astearte arratsean (4); den astearte goizean (4); dira astearte (6); heldu den astearte (3); heriotze astearte (3); iragan astearte (7); joan den astearte (13); lehen astearte (3); zen astearte gauean (3); zituzten astearte (4); zuen astearte (7); zuten astearte gauean (3)
asteartea arte (4); asteartea bretainia (4); asteartea da (3); asteartea eskozia (10); asteartea flandes (9); asteartea gales (4); asteartea galizia (7); asteartea herrialde katalanak (17); asteartea korsika (3); asteartea zen (4); betiko anne asteartea (10); frank asteartea (9)
asteartean abiatu (5); asteartean adierazi zuenez (3); asteartean amaitu (4); asteartean amaituko (3); asteartean argitaratu (3); asteartean atxilotu zuten (4); asteartean atxilotutako (9); asteartean aurkeztu (3); asteartean beharra (3); asteartean bere (3); asteartean berriz (3); asteartean bertan (15); asteartean beste (5); asteartean bete (3); asteartean bezala (4); asteartean bilboko (3); asteartean bilduko (4); asteartean egin zuen (5); asteartean egin zuten (3); asteartean egingo duten (3); asteartean eginiko (4); asteartean ehortzi (3); asteartean emandako (3); asteartean emango (4); asteartean epaituko (3); asteartean erabakiko du (3); asteartean ere (6); asteartean espainiako poliziak (4); asteartean eta asteazkenean (13); asteartean eta ostegunean (3); asteartean ez (3); asteartean gasteizko (4); asteartean gertatu zen (4); asteartean hasi zen (5); asteartean hasi ziren (5); asteartean hasiko da (6); asteartean hemendik (3); asteartean hil (5); asteartean iragan (3); asteartean iragarri (3); asteartean iruñean (3); asteartean izan zen (4); asteartean izango (4); asteartean jakinarazi (3); asteartean jokatu (3); asteartean jokatuko da (3); asteartean onartutako (4); asteartean oraino (3); asteartean pilota (3); asteartean txapeldunen ligako (3)
astelehen eta asteartean (7); astelehenean eta asteartean (13); atxilotu zuen asteartean (4); atxilotu zuten asteartean (5); aurka asteartean (4); baina asteartean (7); bilduko da asteartean (3); da datorren asteartean (4); datorren asteartean egingo (3); den asteartean egin (3); den asteartean hasi (4); den asteartean izan (3); dira asteartean (5); dira joanden asteartean (3); dituzte asteartean (4); dolu joanden asteartean (3); du asteartean (9); du datorren asteartean (4); dute asteartean (8); dute datorren asteartean (5); esan zuen asteartean (11); heldu den asteartean (25); helduden asteartean (26); hona asteartean (3); hurrengo asteartean (8); iragan asteartean bahitu (3); iragan asteartean egin (3); iragan asteko asteartean (3); izan da asteartean (5); joan den asteartean (90); joan zen asteartean (19); lehengo asteartean (4); ondoko asteartean (3); partida asteartean jokatuko (3); pasa den asteartean (3); presidenteak asteartean (3); taldeak asteartean (3); ziren asteartean (7); zituen asteartean (6)
astearteko bileran (6); astearteko gobernu (4); astearteko lan saioan (3); astearteko partida (5); hurrengo astearteko (3); joan den astearteko (4); zen astearteko (4)
asteartera arte ez (5); asteartera bitartean (3); datorren asteartera arte (4)
astelehenetik astearterako gauean (4); datorren astearterako (7)
asteartetik asteazkenerako gauean (3); asteartetik hona (3); asteartetik larunbatera (4); asteartetik ostegunera (3); datorren asteartetik aurrera (3); joan den asteartetik (3)