Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

astazakil izond/iz adkor baboa, ergela.

-Isil hadi, astazakil hori, mundu guztiak zekik-eta hemen hi haizela mozkorrik handienak harrapatzen dituena -defendatu zen Txantoi nagusia, burla eginez.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 36. orr.

-Ken ezak oraintxe bertan, mesedez, zigarro-mutur hori zulotik, astazakil horrek; ez duk ulertzen ala, gu bezain bizidunak direla izaki txiki horiek?  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 70. orr.

Zertarako esan behar nien aurkezle zein ikusle astazakil haiei hiena hura ez zela hienaz mozorroturiko gizaseme bat, bene-benetako hiena bat baizik?Noskixeagoa ere, euskaldunak ez omen gaituk tripero astazakil batzuk besterik, eta gurekin ez dagoela kontatzerik, eta... zer gehiago ez zituen esan ordea, maketo ahozabal urde horrek!.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 143. orr.

Astazakilen batek torturaturik, edo nazien kontzentrazio barrutien itxura duten hirietako txakurtegi horietan.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 115. orr.

Ez baitu uste, ezta ere, astazakilen moduan egindako erasoak ezertarako balioko duenik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 297. orr.

Astazakilen batek torturaturik, edo nazien kontzentrazio barrutien itxura duten hirietako txakurtegi horietan.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 115. orr.

Nahiago astazakil likitsarengandik urrun, haren begiratu hutsak uzkurtzen baikintuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 154. orr.

Lardats ere lardatsa izan beharra zegoen, edo astazakil burumotza, magnesitatik magnesio sulfatoa ateratzen ez asmatzeko, edo bromo potasiotik bromuroa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 60. orr.

-Astazakil galanta haiz hi! -esan zion, aurpegira begiratuz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 351. orr.

Vierick, berriz, etsia da bera dela handiena, / astazakiletan bera baita astazakilena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 135. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus