Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Halako batean, emakume adindun baten silueta islatu zen beiran. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 21. orr.
Denborak, itzulbideko atzerapen eta deskuidoek arroztu dute gudari adinduna. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 99. orr.
Une hartan, kez kutsaturiko gelaxka itogarri hartan, xake-partidek, nire ohiko aurkari adindunek eta Maximilian plazak berak ere beste planeta batean balira bezain urrun ziruditen. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 103. orr.
Adindunak diren seme-alaba ezinduengatik, 3.012 euro bideratuko emango dituzte ezintasuna %65ekoa bada, eta 4.518 euro ezintasuna %75ekoa izanez gero. Berria - Euskal Herria 2004-09-10
Jeanne Chuhurrak suerte hobea izan du osagarriaren aldetik, 94 urtetan bururatu duelarik Adindunen Egoitzan bere bizia, eta hau ere berdin maitatua izana. Herria 2003-04-17
Donostiako Udalaren asmoa, beraz, adindunen autonomia bultzatzea da. Berria - Harian 2005-08-10
Nahiz osagarriz mendratua zen, ibilki zen oraino eta azkenik igandean, herriko adindunekin bazkaldua zen Eiharalarren. Herria 2004-07-15