Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

astaputz 1 izond/iz baboa, ergela.

Ia ez zion hitzik egin Herbologiako eskolan, nahiz eta Ron, Harry eta Hermione elkarrekin aritu ziren lanean astaputz berberarekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 122. orr.

"Astaputz galanta zen gixajoa, Jainkoak berekin izan dezala, baina bazuen alde onik ere".  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 111. orr.

Arnasa hartuz.../...ziran igon.../...bi astaputz.../...hots, bi gizon.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 163. orr.

asta iz asto arra.

Bere ohaideez, astar eta zaldiak baino ere beroagoak ziren lizun haietaz, maitemindua zebilen.  Elizen arteko biblia   Ez 23,20

Astar handi hau muxar txiki bat balitz, muturrarekin ukitu eta "hau trikua da", esango luke azeriak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 114. orr.

Benaibordako astar urdin aztaloker hura, Petrineko mando gorri ostikolaria, Aldaiko mandoko uhela...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 141. orr.

Tratamendu osoa egin zuenerako, astar bat edo elefante-kumea hankaz gora botatzeko pozoi kopuruak ardo basokada bezain erraz jasateko prestaturik zegoen Mitridates erregea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 159. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus