Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

astapotro izond/iz baboa, ergela.

Mikel Strogoff marmarrean aita astapotro hura madarikatzen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 137. orr.

Strogoff esne mamitan bizi zen bera bezalako lagun astapotro batzuekin, kalean barrena paseoan eta zigarroak erretzen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 81. orr.

Imajinatu ezazu eszena:_astapotro ero amorratu bat, burmuina kokainaz edo anfetaminaz gainezka.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 101. orr.

Horrela bereizi ziren urak, hau da, Guilhâo anparorik gabe gelditu zen, baita bere fraideak ere hiru urrats zuhur jarri baitzituen elkarren artean, begiratzen zuelarik, mesfisdakor, ahuntzaren hankaren edo akerraren adarraren seinalerik ote zegoen astapotro ausarti eta, orain, garaitu harengan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 188. orr.

-Utziko al diok behingoz astapotro baten modura jokatzeari?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 177. orr.

Badakik nor izan den, Peppone, eta astapotro edo ergeletan azkena bihurtu ez bahaiz, badakik hire obligazioa dela horiek salatzea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 110. orr.

-Kontuz ibil hadi, astapotro halakoa!  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 79. orr.

Zakila esaten digu, pertsona zakila edo astazakila, astapotroa, astopitoa, kirtena, eta kirtenkeria, pitokeria eta abar.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aita astapotro (3); astapotro hura (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus