Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harryk bere istorioaren gaineko berriketarekin jarraitzen zuen artean, gogoak alde egiten zidan Marinarengana eta haren senar astapitoarengana, eta AEPren fantasiazko bitxi madarikatu hura erostera eraman ninduten gertakizunen segidara. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 142. orr.
Gérard astapitoa den bezain izpiritu irekia du Txominek. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 152. orr.
Eta zerk pentsatuko du hark berataz, belarri barregarri, ile moztu gabe eta alkandora-lepo tximurtuarekiko astapitoaz? Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 247. orr.
Metraileta astapito batekin zebilen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 21. orr.
-Hara, ikusi al ditun hondakin organikozko bi astapito horiek? -galdetu zuen Nano Zuriak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 96. orr.