Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

astaperrexil 1 iz perrexilaren antzeko landare belarkara pozointsua.

Adibidez, ez da nahikoa Sokratesek, astaperrexila hartu baino lehen egindako diskurtsoko parafrasiaren bidez haren heriotza laburtzea edo azaltzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 334. orr.

Sarritan ikusten baita, izan ere, gizakientzat pozoin gogorra den astaperrexilez bizardun aziendak gizendu egiten direla.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 359. orr.

Sugeak jaisten ziren pinuetatik eta astaperrexiletatik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 156. orr.

Haizeak jandako lauza zahar hauen zirrikituetan, astaperrexil pozoitsua eta erabelarra hazten dira; udaberrian, txikoria-belarraren eta apo-belarraren lore horixkek, gladiolo gorrimin ederrek eta kuku-praka purpura-koloreek distiratzen dute pareten ondoan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.

Albaroren testuek astaperrexil gustua dute; Munch-ek zuen kolore paleta bera erabiliz, sexua, gaixotasuna eta aurpegi zurbilak marrazten ditu lan honetan, abiadaz mugitzen dira, diskoari darion karga elektrikoak eraginda edo.  Berria - Kultura   2006-03-30

2 astaperrexil handi (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Astaperrexil handia ("Conium maculatum") edo otzarribedar Apiaceae familiako landare belarkara da. Bi urte irauten du bizirik. ETC-entziklopedia   Astaperrexil handi, Wikipedia

Azken hau, Sokrates eta abar aurrean hartu eta jo eta akabatu zituena Conium maculatum da, geurean astaperrexil handia deitzen duguna. ETC-prentsa   Argia, 2011-05-15

Paraje horiek -izeiz eta baltsamo-izeiz, astaperrexil handiz eta pinuz osaturiko konifero-baso handiko arroek- bizirauteko behar dituen errute-tokiak eskaintzen dizkiote izokinari. ETC-literatura, saiakera   Udaberri Isila, Rachel Carson (Lurdes Rada), Pentsamenduaren Klasikoak, 2007

Konposatu hori amina toxiko bat da, eta astaperrexil handiak du kantitate handitan; hain zuzen ere, konposatu horrengatik du landareak pozoitsu-ospea. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

Heriotzorria, abrus precatoriusa, akain belarra, datura, kolkikoa eta astaperrexil handia landare pozoitsuen adibideak dira. ETC-literatura, saiakera   Kristo irakiarra, Hassan Blasim (Ana Morales), Pasazaite, 2017

3 astaperrexil txiki (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Astaperrexil txikia ("Aethusa cynapium") Apiaceae familiako landare belarkara da. Zurtoina hozkatua du, eta 10 cm eta 1 m bitarteko garaiera. ETC-entziklopedia   Astaperrexil txiki, Wikipedia

4 astaperrexil zuri (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Igo, eta uhartearen beste muturrean aurkitzen zuten Allington zaharra, praka zuri olanazko batzuk jantzita, belar luzeen eta astaperrexil zurien artean hegaztiak edo untxiak gobernatzen. ETC-literatura, saiakera   Soldaduaren itzulera, Rebeca West (Maialen Berasategi), Erein / Igela, 2014

Astaperrexil zuria ("Anthriscus sylvestris") Apiaceae familiako landare belarkara da, eskualde epeletan jatorria duena. 60x170 cm-ko altuera du. ETC-entziklopedia   Astaperrexil zuri, Wikipedia

5 uretako astaperrexil (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Uretako astaperrexila ("Cicuta virosa") Apiaceae familiako landare belarkara da, iparraldeko Europa, Asia eta Amerikan jatorria duena. Oso pozoitsua da. ETC-entziklopedia   Uretako astaperrexil, Wikipedia

Artseniko zuria, uretako astaperrexila, lupu beltza edo antraxa, estriknina... ETC-prentsa   Argia, 2009-07-26

Uretako astaperrexila, Cicuta virosa, bere pozoiarekin arriskurik gabe, onik, uste osoko, errio bazterreko penditzean dotore makurtzen da ur gezetara eta gazietara. ETC-prentsa   Argia, 2011-05-22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus