Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Olinpiar begi baten itxi-irekian ziztu bizian iragan zen eztei-bidaiaren ondoren, Erosek eta orain hilezkor baina ezinbestean adintzen ari zen lagunak elkarrekin deitoratu behar izan zuten beti-betiko Titonen zorigaitzeko egoera larria. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 19. orr.
Funtzionarioa zen Luis, eta pertsona adindua. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 145. orr.
Gizon adindu eta kurkuilatu hori. Felix, gizon adindua, aldian behin joerak eman eta elizara erdi-biluzik joaten dena. Taxien geltokian bikote adindu bat eta gizonezko bat bere maletarekin. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 113. orr.
Barrura sartu eta, dirua aldatzeko aitzakian harrera-gunera nindoala, senar-emazte adindu batzuk ikusi nituen zilar kolorez jantzitako neskato elbarri bati beso banatatik heltzen ziotela. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 224. orr.
Bulegoko gizaseme adinduek agian esan ahal izango ziotela pentsatu zuen. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 186. orr.
Bidaiaz joan nahi duzu? -galdatu zion andere adinduak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 219. orr.
Ebanjelio denboran beren buruaz beste ziren herritar adinduen zerrenda osatu zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 116. orr.
Zaharra izan gabe adindua diruditen horietakoa zen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 212. orr.
Gixon burusoil bat, ni baino adinduagoa, molde zaharreko bizartegi bateko enplegatuaren itxura zuena. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 238. orr.
Hiru gizonezkoen artean adinduena zirudienak, guztien izenean mintzatuz, erran zion berak ere atsekabeturik zeudela, ez zutela nehoiz ahantziko. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 153. orr.
Adinduenek, aitzin-erretretaz gozatuz, erretreta berrogeita hamahiru urtetan har zezaketen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 213. orr.
ELA, LAB, ESK, CCOO eta UGT sindikatuek adinduak artatzeko zerbitzuak murriztu dituela leporatu diote Gipuzkoako Foru Aldundiari. Berria - Euskal Herria 2004-07-30
Hainbat etxebizitzatako behealdeak desjabetu nahi zituzten, bertan adindu eta ezinduentzat igogailuak jarri ahal izateko. Berria - Euskal Herria 2004-08-05
Adinduak bakarrik bizi direla pentsatzen dugu maiz, baina hona hemen datu objektiboak: edadetuen %19 bakarrik bizi dira, eta %27 beren bikotekidearekin. Berria - Euskal Herria 2004-04-29
Adinduek eskarmentu handiko pertsonak izanda ere, noizbehinka "haurrak bezala" aritzen direla dio zinemagileak, eta kontraste hori da zinemagileak erakutsi nahi duena. Adinduei, haurrei, gaixo kronikoei eta baztertuta bizi direnei eragiten die batez ere beroaldiak. Berria - Kultura 2006-01-25
Zentroak lau zerbitzu eskaintzen ditu: adinduentzako jangela, eguneko zerbitzua, egoitza eta erretiratuen etxea. Berria - Euskal Herria 2004-08-06
Gazteenak gainean zeuden, helduak erdikoetan eta zolakoetan adindu kurkuilatuak, bata bestearen kontra trinko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 317. orr.
adindu bat (4); adindu eta (3); adinduak eta (3); andre adinduak (4); emakume adindu (3); emazte adindua (3)