Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez beldur izan, Sion hiri eder! Hara, badatorkizu zeure erregea, astakume baten gainean eseria. Elizen arteko biblia Jn 12,15
Hara, badatorkizu zeure erregea, apal eta astotxo baten gainean, astakume baten gainean. Elizen arteko biblia Mt 21,5
Zoazte aurreko herrixka horretara; sartzean, astakume bat aurkituko duzue lotuta, gainean inor jarri ez zaiona; askatu eta ekarri niri. Elizen arteko biblia Lk 19,30
Astemea eta astakumea ekarri eta beren jantziak bizkarrean ezarri zizkieten, eta Jesus gainean eseri zen. Elizen arteko biblia Mt 21,7
Mahastian lotzen du bere astotxoa, mahatsondoan bere astakumea; ardotan garbitzen du soinekoa, mahats-zukuan soingainekoa. Elizen arteko biblia Has 49,11
Jesusi eramanik, beren jantziak astakumeari bizkarrean ezarri zizkioten, eta Jesus gainean eseri zen. Elizen arteko biblia Mk 11,7
Nik bakarrik esan dut Peppone astakume bat dela, kirolaren ikuspegitik mintzatuz. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 157. orr.
Peppone ez balitz astakumeetan azkena, ez zuen jarriko zaplada-jotze hau egitarauan, Dynamos eta Bikainak-en arteko errebantxako partida baizik! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 157. orr.
astakume bat (4); astakume baten gainean (3)