Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

astakirten (orobat asta kirten g.er.) izond/iz adkor ergela, adimen laburrekoa, kaikua, kirtena.

Herritar astakirten haiek ez ziren horren gaizki moldatzen ari eta polizia izugarri eraginkorra antolatu zuten.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 109. orr.

-Astakirtena izan behar da, gero, ihes egin nahi izateko!  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 48. orr.

-Astakirtenak eta koldarrak garela, besterik ez digu esan -esan zuen Martinek barrez-.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 198. orr.

-Astakirtenak eta koldarrak garela, besterik ez digu esan -esan zuen Martinek barrez-.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 198. orr.

Mukizu astakirten horrek, pattarrarekin, tabakoarekin eta buztanari eragiten ez daukak nahikoa?  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 138. orr.

Nik ez dakit nola arraio ezkon zezakeen Adelak bere eguneroko jokabide zuhurra astakirten harekiko harremanarekin, baina hori gertatu zen hain zuzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 207. orr.

-Baina, astakirtena! -oihu egin zion Léoni-.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 139. orr.

Isilik egon hadi, astakirten hori! -esan zuen Txitxikovek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 70. orr.

"Hi haiz astakirtena, hi!", pentsatu nuen masailean hozka eginez.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 57. orr.

Zer egin diok umeari, astakirtena! ekin zion errietan emakumeak, mingaina trabatzen zitzaiola.  Berria - Kultura   2004-08-15

Ezetz, asta kirtenak! Altxa aingura.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 120. orr.

Ergela halakoa, astakirtena alaena, babo arraioa! -zioen Txitxikovek bere kolkorako.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 454. orr.

Zera idatzi zuen -gaur egun inork ere ez luke sinetsiko, gizateria astakirtena da gero- nire birraitonak toteltasuna nola sendatu aurkitu zuela.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 21. orr.

Katalana ez zen bere ofizioko herrikide gehienak ohi bezain handiustea; errioxarrak ez zituen egiati eta astakirten plantak egiten, eta andaluziarra ez zen tematzen graziak esaten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 196. orr.

Astelehenean Il Professore-rekin izan zuen telebistazko eztabaidan, "astakirten" deitu zien ezkerreko boto-emaileei.  Berria - Harian   2006-04-09

"Eguerdiko ordu batean, jaun agurgarria", esan zioten astakirten adeitsu haiek.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 21. orr.

Azterketak egin eta gero astakirten ezjakintzat nindukan maisuak, eta harritu egiten zen eskolara hitz zoragarri eta bitxiz betetako idazlanak eramaten nituenean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 63. orr.

Familiakoa dut, baina, zaila bazait ere, onartu beharra daukat baietz, astakirten hutsa dela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 420. orr.

Astakirten madarikatua!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 315. orr.

-Hi, astakirten alaena!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 155. orr.

Gizaseme baten autoan sartzea oso-oso-oso gaizki ikusia zegoen, astakirten harroputz haiek, denak gezurteroak eta larru jo faltan, honelakoak esaten zituzten lotsagabe.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 78. orr.

Eta, hain haserre bidezkoari barnean eusteko indarrik gabe, errepikatzen zuen: "Astakirtena galanta, bai horixe!".  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 398. orr.

Lehentxeago, ederrak entzunarazi dizkiot astakirten moduko bati, apropos ari baitzen ni zapaltzen, jendea jaitsieran edo igoeran pasatzen zen bakoitzean.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 47. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

astakirten hori (3); astakirten hutsa (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus