Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

astakeria iz astoari (irudizko adieran) dagokion egite edo esana.

Tristea da gero, konforme nator harekin, emakumeen ondra hankartean eramatea, bizi garen gizarte honetan gertatzen den bezala, hori astakeria, jainkoarren.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 42. orr.

Haietako birekin jo nuen larrua serio, baina besteei "Flamengo txapelduna", "souffléa prest dago", "txarra haiz gero ohean" eta burura zetozkidan beste astakeria batzuk esaten nizkien, ahopean beti ere.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 133. orr.

Nahiago Biblia neronek irakurri eta egoki iruditzen zaidana pentsatu irakurri dudanaz, zuzenean nahi dut jabetu berri onez, eta ez entzun apaizei gripeak jotako ahotsaz inkoherentziak botatzen, nire adimena gutxiesten eta astakeriak errepikatzen, Pentateukon kastitateari eusteko manamenduak daudela lotsagabe adierazten dutenean bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 12. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus