Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abantailazko izlag abantailak dituena, abantaila ematen duena.

Bizkaiko Aldundiko diputatu nagusi Jose Luis Bilbaok ukatu egin du EAJrekin lotura duten zenbait zergadunek abantailazko tratua izan dutenik.  Berria - Euskal Herria   2004-03-26

Turkiako lehen ministroak argi berretsi zuen Ankarak arbuio diola EBko herrialde batzuetako agintari eta indar politikoek aipatutako "abantailazko elkartze" baten formulari.  Berria - Mundua   2004-12-11

Oso eskote oparoa zuen, eta are oparoagoak iruditu zitzaizkidan haren atsegingarriak -lorategiak eta baratze sekretuak-, nire begiek, beren abantailazko posiziotik, sumatzen zituztenak.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 152. orr.

Askotan gertatzen zaie gizon erlijiosoei ohoreak, abantailazko egoerak eta antzeko gauzak nahi dituztela, baina Jainkoak ez dituela bide horretatik eraman nahi.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 102. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus