Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aspirina iz sukarraren eta oinazearen aurkako sendagaia, azido azetikoa eta azido saliziliko osagaiak dituena.

Mendea hasi baino hiru urte lehenago, 1897an, Felix Hoffman eta Hermann Dreser-ek asmatu zuten ehun urte pasatu ondoren oraingoz osasun kontuetan arrakasta ikaragarria duen eta egunero erabiltzen dugun gauza txiki eta zuri bat: aspirina.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 52. orr.

Aspirinak %20 gutxitzen du minbizi mota jakin bat garatzeko arriskua.  Berria - Gaiak   2004-05-27

Aspirinaren onurak zientifikoak dira.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 151. orr.

Substantzia batzuek, batez ere aspirinak eta alkoholak, mukosa ahultzen dute, eta urdaileko odoljarioarekin edo urdaileko ultzerekin lotzen dira sarritan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 208. orr.

Presidenteak Kubako hezkuntzaz eta osasungintzaz hitz egin zuen, Habanan aspirina bat erostea zein zaila den aipatu gabe.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 39. orr.

Aspirina bat hartu behar dut oheratu baino lehen, biharko ajea baretuko badut.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 56. orr.

Buruko minari aurre egiteko aspirina hartzeko erreparorik izaten ez duen pertsona bat baino gehiago haserretu izan zait, erditze-minak ez jasateagatik, edozer gauza egiteko prest nengoela entzundakoan.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 33. orr.

Aspirina irentsi eta gero ere lehengo aurpegiera desanparatuarekin jarraitzen du neskatxak, lasai baina tristerik, mataderiko hil-epaia onartu duen aberearen antzera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 32. orr.

Aitortu zidan Luisek aspirina bat eta kondoi bat eman zizkiola ni benefiziatzeko.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 280. orr.

Gauero buruko minez oheratzen bazara, gauero hartu beharko duzu aspirina bat.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 49. orr.

Itzultzean aitari galdetu zion: 'Aita, egia al da aspirina buruko minarentzat dela?'.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 190. orr.

Pepponek aspirinak irentsi eta ardoa edan zuen gero.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 326. orr.

-Aspirina aginduko dik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 125. orr.

Aspirina eferbeszenteen kaxa hor zen, nire ekarpen bakarrenetariko bat etxe horretako zuzkidurei.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 208. orr.

Aspirina kaxetak balinbaditugu, guti, ebatsiak izanak dira etxekoek igorri paketetatik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aspirina bat hartu (3); aspirina hartzen (3); bi aspirina (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus