Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kontzientziaren garapen halaxebeharrezko historiko eta sozialaren kontsidero honetatik, sentimendu edo emozio moralaren balioespen positiboago bat ere erdiets genezake, adibidez atentatu baten aurrean sentitzen den izialdura kolektiboa gaurko kontzientziaren alarma-zeinu batena bezala ulertuz; eta aspirazio edo itxaropen baten zeinua bezala orobat, agian egunen batez gaurko sentimendu subjektiboari kontzientzia objektibo bat egokitu izango zaiola, indargintza mota batzuk egotea aldeaurretik irrazionala bihurturik edukiko duena zin-zinez. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 115. orr.
Nik aspirazio handienekin ekingo diot txapelketari, baina lehen helburua lehen partida irabaztea da, gainera aurkaria edozein dela bi partida jokatuak izango ditu eta hori abantaila handia da. Berria - Kirola 2004-10-09
Dena den, nire aspirazioa zein den esan dezaket: taldeak tinkotasun mentala eta gogor lan egiteko ahalmena izatea. Berria - Kirola 2004-09-29
Hori nire aspirazioetako bat da, euskaraz egiten duten jokalariak ulertzen ditut, hizketaldi osoak ez baina esaldiren bat edo beste ulertzen diet. Berria - Kirola 2004-08-27
Izan ere, Vitruvioren komentarista modernoen arteko aspiraziorik handienetako bat, hain zuzen ere, berori "ilustratzea" izango zen, jatorrizko marrazkiak nolabait ere ordezkatzea. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 160. orr.
Gizakume kontsumistaren aspirazio nagusia kontsumo merkatuko produktuez jabetzea da. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 79. orr.
Kontakizunaren giroa eta dekoratua bera ere, hau da, Hurtadoren bizimodu praktikoa azken-azkenean, Barojaren aspirazio behinenen ispilu dira: gela argi bat, ordenatua, bere liburuak eta bakardadea, inorekin partekatzen ez duen mundu intelektual batean bildua eta bertatik bere eguneroko beharrak asetzeko baizik irteten ez dena: jateko eta hitz-asperturen bat edo beste egiteko besterik ez. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 15. orr.
Ahaleginaren gutxitze gisa hartzen badugu aspirazioaren galera (cf. indoeuropar... m germ....), zer esan behar genuke alemanaren kasuan? Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 187. orr.