Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adinaxe gutxi gorabehera adina.

Barre eragiten zioten Diogenesen kargu-hartzeek, azturak eraberritzeko haren usteek adinaxe.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 41. orr.

Jo batera eta jo bestera, baina haruzkoan adinaxe honuzkoan beti..., harik-eta ohartu arte ez dela gezurra betidanik oharkabean jakin duzuna.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 32. orr.

Jeneralen arima estimu handitan baitzuen, jende xehe arruntarena baino bi edo hiru aldiz estimatuagoa noski, Aitasantuarena adinaxe, eta, ahotsa apaltzen zuten hitz horiek esaterakoan, zurrumurruan ahoskatzen zuten deabru hitza.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 35. orr.

Urte askoan ikasia zuen argazki trukatuak benetakoak adinaxeko froga zanpagarriak zirela; ez zituen jada bereizten besteetatik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 106. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus