Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asperraldi iz aspertze aldia.

Urriaren hasieran, ordea, beste zerbaitek bereganatu zuen Harryren arreta, eta zenbait eskolatako asperraldia konpentsatzeko oso ondo etorri zitzaion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 118. orr.

Jakinaraz iezadazu bada zer gertatzen den eta zer behar dudan egin; ihes eginen dut bertzela, aldez aurretik dakusadan asperraldia saihesteko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 182. orr.

Lehen hiru-lau orduak astun samarrak egin zaizkit, baina azken tartean gauza batek guztiz konpentsatu du asperraldia: Ararat mendiaren zuritasun dotorea oso-osorik eta garbi-garbi begiesteko abagunea edukitzeak.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 51. orr.

Gizarte Egipziako kolapsatuaren berezko bizialdiaren epilogo izugarri luzea asperraldi luze eta deabruzko kemenaldi asaldatuen txandaketa zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 20. orr.

Gustu lodiko pasadizo barregarriak, hildakoen istorioak eta gonapeko gorabeherak kontatzen aritu omen ziren haren hiletan, haren adiskide izanak, inori lur ematen zaionean sartu ohi den asperraldi itogarria uxatzeko nonbait.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 9. orr.

Jolasaldi, iz. Asperraldi tarte berezi bat, neke orokorra arintzeko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 168. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus