Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aspermen iz aspertzea.

Oso komentatuak izaten dira, txiste asko daude horri buruz, eta aspermena ere sumatzen da jendearengan, batez ere puntu kritiko bat ukitzen duenean; hots, mozketa horiek telenobelen ordutegian egiten dituenean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 57. orr.

Espainiako Ligan, emozioz ez dakit nola dabiltzan, baina aspermena gero eta hedatuago dagoen gaitza da.  Berria - Kirola   2006-01-10

Trenera igotzen zen oro nobedade bat zen niretzat eta aztertu egiten nuen, bidaiari berriek nire aspermenari zer eskaini ziezaioketen antzeman nahian.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 22. orr.

Badira San Valentin eguna gibela erretzeraino higuingarri zaienak, ezkontza bat jasan ezin dutenak, begirada okertzen dutenak bikote bat musuka ikustean, bazkaltzen ari den sendiaren aspermena desiragarri bihurtu zaienak, urte askotako ezkonkideak kalean elkarrekin doazelako bekaizti ibiltzen direnak, euren erraietan inoiz barkamenik tatarrena ere onartzen utziko ez dien kamusadak zapaldu zituenak.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 40. orr.

Zerena den ez dakien beldur baten mende bizi dena; bere hil-beharraren berri umetatik dakien piztia bakarra; irria, errukia eta eskerra (ona, jakina) asmatu zituena; hitzaren, denboraren eta aspermenaren kartzelan lotua; gauzei usain egin eta usaina hartu beharrean gauzak ulertzera (eta izendatzera, bataiatzera... dena alfer samarrik) tematzen dena; piztia beratua (hozbera, minbera, gaixobera, sentibera, bihozbera, sinesbera) edo beratzen jarritakoa...  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.

Aspermen isilera itzuli ziren.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 147. orr.

Futbolik gabeko igande batean, edozein hil daiteke aspermenez.  Berria - Kirola   2006-01-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus